Azkenaldixan fuerte nabil genealogixiakin. Lehelengo Ondarruko senidiak topau dittudaz, danak kolpian; gero, Sabin Egiguren izeneko morroi batek kontaktau nau, Eibarko erretako liburu artian "galdutzat" emoten ziran datuak erreskatatzeko espezialistia... Haren eskutik nere arbol genealogikuan hutsune deigarrixena (Eibarri zegokixona) betetzen nabil.

Pare bat bidar aittatu desta Sabin honek, berak gustora emongo leukiala hitzaldiren bat Eibarren. Jatorri eibartarrekua izan arren, bera Laudioarra da. Antza danez, ez bakarrik bere familixia: Eibarko populaziñuan genealogixia, orokorrian, interesatzen jako. Esandako moduan, artxibo lan asko egitten dau --pertsona bihargin normal batek egin ezin leikiana, hain zuzen be- eta hori benetan interesgarrixa da gai honetan interesa dakagunondako. Dakizuenez, interneten gauza asko topau leikez gaur egunian, baiña... dana ez. Endemas, erdi-erretako errejistro liburuetatik dirazen datuak dirazenian.

Orduan, kontua hauxe da: jakitun bat dakagu, herrixan berba egitteko prest. ¿Izango ete da publikorik gai horretarako? ¿Merezi ete dau gizon hau Laudiotik etortzia, gero hitzaldi gelan lau katu baiño ez badira egongo?

Nik, egixa esan, behiñ eta barriro probauta dakat genealogia asuntua oso pertsona gitxiri interesatzen jakola, arbaso aberatsen baten herentzixia partitzeko ez bada ;-)

Ze eresten detsazue?


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to