Adierazkor hórrek ez dira oso normalak Bizkaixan ez. *Mosu *esaten da eta ez hain modan jarri dan *muxu*, adibidez.
leire Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 13 08:47): > Imanolek: > > A ber, Eibartzaindikuak zer diñuen, "Eibarko euskara" hiztegixan > > (http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia) "kutun" edo "kuttun" jartzeko > > orduan, aukeratu da "kutun", nere belarrirako "kuttun" izan zeikeanian > > normalena. > > "aukeratu" diñozu, baina ez da ezer aukeratu. Eibarren "kutun" esaten > da, besterik ez. > Esango neuke holaxen dala gure inguru guztian. > > > Nere preguntia da: badago horretarako kriterio bat? "Eibarko > > euskara" liburuan fonetismuen gainean asko eta ondo berba egiten da, > baina > > u-t(t) horretaz ez dot ezer ikusi. Igual ez dalako Eibarko fenomenotzat > > jotzen? > > Hor aittatu dozun aldaketa hori eta antzerakuak (t>tt edo l>ll edo > n>ñ, adibidez) "bustidurak" dira, "palatalizaziñuak". > Palatalizaziñua deitzen jako, mingaina ahosapairutz eruaten dalako. > Egin probia: esan "baina" eta "baiña"; bigarren horretan mingaiña nora > doia? Ahosapairutz, ezta? > > Palatalizaziño gehixenak (edo asko) automatikuak dira, > ingurumenduzkuak; 'i' bokal sabaikarixak eragindakuak. Eibarren oso > normalak (liburuan horren inguruan informaziño dexente). Esate > baterako, salbuespenak salbuespen: > * it > itt (dittu) > * il > ill (mutilla) > * in > iñ (baiña) > > Beste kontu bat dira bustidura edo palatalizaziño adierazkorrak. > Hiztunak nahitta egindakuak, ez beti, nahi dabenian, eta normalian > txikitasuna, maittasuna edo goxotasuna adierazteko. Gozo > goxo; kutun > > kuttun; tente > ttentte, eta abar. > > Diñuenez, bustidura adierazkor hori ez da "oso bizkaittarra". Eta > esango neuke holaxen dala. > Gipuzkoako "Joxe" guztiak "Jose" dira Bizkaixan ;-) > > a. > > > > > > > Bueno, nik baino gehixago dakixenak zer diñuen. > > > > Ondo segi. > > > > Imanol. > > > > > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
