- Euskara planean sartzen ez diren langileek ez dute zertan elebidun jaso.
- Euskara edo gaztelania erabiliko da hartzailearen eta sailaren arabera,
eta ez hartzailearen arabera... nahiz eta hori izango litzateken
hartzaileari euskaraz jasotzeko aukera bermatzeko modua.
- Zinegotzi euskaldunak behartuta daude ekitaldi publikoetan elebidun (ez
euskaraz: elebidun) egitera, baina zinegotzi erdaldunei ez zaie
betebeharrik ezartzen.
- Herritarrei zuzendutako argitalpenetan ez da, elebitasuna errespetatuta
ere, euskara lehenetsiko.
- Errotulazioa elebidun izan behar da, ulermen-arazorik egon gabe ere.
Alegia... "Ekonomia saila" jartzeak ez du balio, "Ekonomia saila /
Departamento de Economía" jartzera behartzen du ordenantzak. Berdin,
seinaleekin. "Arrate santutegia" jartzea ez da posible, "Arrate santutegia
/ Santuario de Arrate" jarri beharra dago.
- Ez du euskara lehenesten EAEko gainontzeko administrazioekiko
harremanetan. Iruran gertatutakoa ez da posible Eibarren: lasai egon
gaitezke, ez da Urquijo etorriko.
- Erabakitzen du UEUko ikastaroak (UEUkoak, ez beste batzuk) diruz
lagunduko direla.


33 urteren ondoren iritsi arren, uste dut badaukala zer hobetua. Ez dut
aurrerapausu handirik ikusten... ez bada, edukian sartu gabe, ordenantza
onartuta izate hutsa ospatzeko arrazoi izan daitekeela. Badago bidea
egiteko.

josu.



Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 21 13:13):

>
>  Eibarren euskararen erabilera arautzeko ordenantza, gaur argitaratu da
> Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
>
> https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/04/21/e1503518.htm
>
> Euskararen erabilera arautzeko oinarrizko legea onartu eta 33 urte
> geroago, ordenantza honek arautzen du errotuloak eta kartel guztiak bi
> hizkuntzetan ipin beharako direla, eta udal langileek bi hizkuntza
> ofizialetan trebatu daitezen beharrezko neurriak ipiniko direla.
>
> Karakola ala barea.
>
> mx
> Elna
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to