Ze politta, Elena!! Jo, Maite Goñiri garuko hitzarako proposau bihar detsat!
leire n Elena Laka <[email protected]> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2015(e)ko apirilak 24, ostirala): > Bariku gabeko deskubrimenduak: > > "Frantxulet" berba. > > Bihar 7etan Bergarako San Pedro elizan kontzertua dago, Bergarako Stoltz > Freres organoaren alde. > > Organoaren konponketaren alde egiten gabiltzana ikusi nahi baduzue, hemen > informazioa: > https://www.facebook.com/pages/Bergarako-Stoltz-Fr%C3%A8res-Organoaren-Lagunen-Elkartea/786063291433142. > > Kontua da biharko kontzertuan Alai Taldea gizonezko koroak abestuko duen > kantetariko bat dela "Frantxulet", itxura denez, kantu herrikoia, nik ez > dot ezagutzen. > > Eta "frantxulet"en esanahi topatu nahixan, hara, Eibarko euskarara lehen > erreferentzia: > > http://www.eibarko-euskara.com/node/3029: flauta, txilibitua, esan nahi > du. > > Eta bigarren erreferentzia, Bergarako euskararena: > > http://www.bergarakoeuskara.net/node/163841: bigarren adiera: Pertsona > arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" Bergarako gizon > bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. > > Nik ez dakit zuek, nik behintzat ez neban ezagutzen. > > Ona iruditu jata: Ixildu hadi, frantxulet horrek! > > Bihar kontzertua ondo egongo da, animatu. Sarrera, 5 euro, eta badago 0 > hilara baita ere. Orain crowdfunding esaten zaion hori, gurean, herrilana, > betiko legez. > > Elna >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
