Bazkalostean bulegora bueltan peoran daukagun buzoitik korreoa jaso dot. Tartean eskutitz bat, azalik barik, folio solte batean. Mendicuteren eskutitz pertsonala Errebal kaleko bizilagunei (nahiz eta gu, tenikoki, ez garen bizilagunak, ez baitgara bulegoan bizi), euskaraz eta gazteleraz bi zutabetan.
Aittatzen dau nola herriko zati hau, Errebal kalea, lagata dagoen, “gure zonalde honen desestizaziño bat gertatu da, Eibarko erdialdia pixkanaka urrunduz”. Eta diño: “urtiak daramatzaguz probisionalidade permanentian”, letra etzanetan “probisionalidade permanentian”. Beharrezkoa zen forma hori? Zer da, eibartarren txiste klasikoei keinu bat? Zer ez luke esango EIrratiko Jon eta Joneko gidoilariak honen berri izango balu Ozpinik barik doa, eh Josu? Elna
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
