Tarteka begiratzen dot "Eibarko Euskara" liburua (zoratzeko bidian bai baiña
zoratuta ez, :-).
 
Bertan ikusten danez Eibarko txikigarri bakarra -txo da (193 or.). Baina
neretako -txu be bada, eta nere ustez bixak erabiltzen dira, eta nik neuk
bixak erabiltzen dittut: txikitxu, zatitxu... Bertan liburuan -txua be
agertzen da baina hori -txo'ren aldakia da. -txu agian -txo'ren
txikigarriagua izango zeikian.
 
Gero  <http://www.ahotsak.eus/euskalkiak/debaerdikoa>
www.ahotsak.eus/euskalkiak/debaerdikoa orrixan bixak agertzen dira, -txo eta
-txu.
 
Hau da, bat, bixak... Garbi izan dau horrek Eibartzaindiak?
 
Badakizue, galdetziagaittik...
 
Imanoltxu
(edo Imanoltxo) edo...
 
 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to