Ondo… bistan da Txiterren ez gaozenok ez garala munduan.

Iturri, zergatik zorionak hilda dagoen BBK erakunde bati?

Imanol.

De: Mikel Iturria [mailto:[email protected]] 
Enviado el: miércoles, 15 de julio de 2015 11:07
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zorionak, eibar.org-kideok!

Egun on,

Bai, hala da, goizean bota nuen twitter bidez eta ez nuen ezer esan zerrendan. 
Mea culpa!

Eibar-Reala-Diputazioa-Bizkaia-Gipuzkoa-Nafarroa aferaz ezer gutxi dut esateko. 
Soilik gauza bat: gora BBK.

Iturri

Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko uztailak 
15 10:15):

oso ondo, Leire, lantzean behin paso egin beharra dago kanpo kardoez eta etxe 
larrosak zaindu

bide batez, lehengoan lagun bizkaitar batekin berbetan, Eibar futbol taldea 
gora eta behera, esan zidan Barçaren gogo falta erruduna Deporri bina 
berdintzen uzteagatik baino kezkagarriagoa iruditzen zitzaiola Realak Granadari 
0-3 irabazten uztea Anoetan. Hor erabaki zela Eibarren amildegia. Diputazioaren 
diru laguntza beretzat nahi omen du oso-osorik Realak, probintziako 
lehiakiderik gabe. Gogoeta labur bezain mamitsu bat erantsi zuen: bizkaitar 
jendea gipuzkoarra eta nafarra baino maila ebolutibo altuagoa dago. Pilotak 
frogatzen du. Gipuzkoa/Nafarroan eskuak zuzenean ematen dio pilotari, basatiki, 
bitartekari barik,  Cro-Magnonki. Aldiz, Gernikan eta Markinan pala eta zesta 
dira nagusi, homo faber, sapiens sapiens, kontaktu zuzen naturala saihestu eta 
leungarri zibilizatuagoak erabilita.

leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen 
(2015(e)ko uztailak 14 20:45):

Ene, zelako kanpo larrosiak garan! Twitterren Iturri gogoratu (eskerrak berari) 
eta gero txio, bertxio eta abar ibili gara. Baiña etxian, kale!

Ba hori: zorionak, eibar.org-kideok! Gauza edarra egin genduan bere sasoian eta 
segitzen dogu! 

Ale, ba! Ia hain etxe kardo ez garan!

leire, zorion-zalia

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to