Zeharo bat nator Gariren gogoetarekin. Nik uste Otaola hiribideak aukera politak dituela etorkizunera begira herriko sarrera duintzeko. Nire desioetan Otaola imaginatzen dut Codesyntax bezalako (bueno, ia-ia... baina pasatu gabe :P ) zerbitzu teknologikoen enpresak bertan kokatuta, inguru zaindu batekin, eta ez Barakaldoko Megapark antzeko bat.
Supermerkatuz jositako hiribide horrek dakarrena da -besteak beste- herriko jarduera ekonomikoa odolustea eta enplegu prekarioa sortzea. Agian jakin beharko nuke, baina laguntza eskatuko dizuet. Nire aldetik eta zinegotzi naizen heinean, Arrateko Amaren miraririk espero gabe (nahikoa egin zuen eliza eraikitzeko harriak hiru pausutan igota), nola bultzatu dezakegu Alkatetza ez duen udal talde batetik udal estrategiak hortara bideratzea? Ideiak gustora jasoko nituzke! josu. Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko irailak 9 09:36): > Estrategia polita herrirako egia esan: I+G-eko kalitatezko lanpostuak > herritik kanpora ateratzen ditugu, eta herrian bertan mileurista izatera > ere iristen ez diren lanpostu-fabrikak jartzen ditugu ( Eroski, El Corte > Ingles, Mercadona, Dia eta abar...). Nork erosi behar du hainbeste > dendatan, bertako soldatekin ezin badira erosketak ordaindu? > > Lehendik ez ote genuen trafiko aldetik kakanahaste handia > Otaola-Barrenengua alde horretan, orain okerrago jartzeko? > > Teknikerrekoak gainera autobus partikularrean doaz Donostiara joan eta > etorri, herritik pasatu gabe. Sikiera garraio publikoa erabiliko balute, > zerbitzu batzuk errentagarriago izango lirateke eta beste herritarrek ere > aprobetxatzeko modua izango litzateke. > > Dena aldrebes ikusten dut Eibarren. Eskerrak atzo Arrateko amabirjinaren > azpitik pasatu ginen, hark salbatuko gaitu! > > Gari > > > > IMANOL MAGRO<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko > irailak 8 18:03): > > Dei nazazue antidesarrollista, eta nahi baduzue lasai asko jarri dezakzue >> auzitan herri arkitektura eta hirigintzari buruzko nire konozimendu >> mugatuak. Baina ospital bat Maxi Eroski, El Corte Ingles, Mercadona eta >> laugarren supermerkatu (Dia bat izango dela uste dut) baten artean >> enkajatzea ez zait ideia ona iruditzen. TIra, horren inguruan asko hizt >> egin da honezkero... >> -------------------------------------------- >> El mar, 8/9/15, Asier Sarasua <[email protected]> escribió: >> >> Asunto: [eibar] Mercadona Otaolara >> Para: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> >> Fecha: martes, 8 de septiembre, 2015 08:51 >> >> zurrumurruak aspaldi, gaur DVn. >> >> Eta beste supermerkaturen bat be badatorrela: >> >> >> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201509/08/otaola-cambiara-fisonomia-hospital-20150908003514-v.html >> >> a. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >> [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo >> barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea >> berresteko. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
