Epa, Markeskuan dakagun egoerian barri emon nahi netsuen. Ia batenbatek aholku "milagrosorik" dakan... Telefonoko linea kamiñuan gaiñetik pasatzen zan, kajia kamiñuan beste aldian dagualako. Martitzenian harixa eten zan, ez dakigu kamioiren batek aurrian eruanda ala batenbatek nahitta moztu zebalako. Kontua da martitzenetik ez telefono eta ez internet garela, UEUkuak eta Badihardugukuak, danok. Eta iñok ez desku kasorik eitten! Telefónican hainbat inzidentzia registrau doguz honezkero, baiña iñor ez da azaltzen. Dana dala, kablia berriz lehengo moduan ipini ezkero (kamiñuan gaiñetik), berriro arazo bardiña eukiko dogu. Eraikiña Udalana da. Telefono lineak guriak. Zeiñek konpondu bihako leuke arazo hau? Ze konponbide euki leike? Aintzane, desesperauta
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
