Azitaingo industri gunean dagoen hotelak nire arreta piztu du gaur. Busean 
azpitik pasa, eta galderak etorri zaizkit burura. Urteak daramatza hutsik, 
salgai edo alokagai dioen kartel erraldoiarekin.
Mezu hau jakinminak bultzatuta idatzi dut. Norbaitek ba al du informazioarik 
eraikinaren inguruan? Jabea nor da? Zenbatean dago? Erabat egokituta dago? Zein 
ekipamendu du? Zenbat urte daramatza hutsik?
Min ematen dit horrelako higiezin bat hutsik ikusteak. Industrialgunean hotela 
eraikitzea nahiko absurdua iruditzen zait, eta ez dut uste ostalaritzan aditu 
handia izan behar denik hor arrakasta edukitzea zaila izango zela jakiteko. 
Baina hutsik egotea ere... 15 logela omen ditu. Orain Siriako errefuxiatuen 
gaia puri-purian dagoenean, edo etxegabe dezente dauden honetan erabil 
zitekeen. 
Iritzi bera dut Ipuruako komentuarekin, han ere logelak baitaude. 
Besterik gabe, Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to