Ba ez, Eneko. Sentitzen dot, baina datu bixak zuzenak dira. Loturara sartzia besterik ez zekazun (errezago, loturia nundik datorren ikustia, DV). Gipuzkoako datuak dira, "del territorio". Liderrak gara bixetan.
a. Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urriak 9 10:43): > > > 2015-10-09 9:01 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>: >> >> Pisuerga Txirixokaletik pasatzen danez,... >> >> Futbolean ez ezik, langabezixan be liderrak gara Eibarren: %16,6 > > > Iturriak Liga sailkapena eta Landide badira datu biak okerrak dira. > > Futbolari dagokionez, Villarreal (16 pto), Real Madrid (15 pto), Celta (15 > pto), Barcelona (15 pto), ,Atlético Madrid (13 pto), eta Deportivo (puntu > berdinekin, 12 pto) Eibarren aurretik daude. Ikus: > http://www.laliga.es/liga-bbva#clasificacion_equipo > > Langabeziari dagokionez, Sestao (%24,1), Alonsotegi (%20,17), Ortuella > (%19,5), Santurtzi (%19,2), Basauri (%18,47), Bilbao (%18,44), Oyon > (%18,64), Llodio (%18,43), ... aurretik daude. Ikus: > http://www.lanbide.euskadi.eus/estadistica/2015-urtean-euskadi-osoan-udalerriaren-eta-lurralde-historikoaren-arabera-izandako-langabezia-hileko-laburpena/y94-estadist/eu/ > > Oh: ulertzen dut esan nahi duzuna eta datu (oker) biak elkartzearena ;-) > > eneko > >> >> >> >> >> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko >> urriak 1 08:48): >> > Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko >> > eskulanetarako >> > materiala saltzen zuen negozio bat. >> > >> > Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale >> > horretan >> > bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz. >> > >> > Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan? >> > Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira? >> > >> > Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean >> > zulo >> > ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du. >> > Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen >> > du, >> > zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala >> > egokitzeko obrak gremioek... eta abar. >> > >> > Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta, >> > normalean >> > kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta azkenean >> > zorrarekin >> > eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera. >> > >> > Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste >> > negozio >> > itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak, eta >> > egoera >> > honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin >> > dezaketenak. >> > >> > - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian >> > planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian. >> > Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko >> > dabilela >> > suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta. >> > >> > - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi >> > dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar >> > duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta >> > beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira >> > jeitsi >> > (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera >> > ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu >> > zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta. >> > >> > - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza >> > _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza hauek >> > hor >> > dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori >> > argi >> > esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, honengatik, >> > horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite ondo zein >> > negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo zein >> > kasutan >> > dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, zergatik ez dago >> > inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin? >> > >> > Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta >> > "zerbitzuen >> > hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria, eredua >> > beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta lanpostu >> > kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz >> > aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor >> > etorkizun >> > oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion: >> > >> > http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1 >> > >> > Gari >> > >> > >> > >> > >> > >> > _______________________________________________ >> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >> > [email protected] >> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> > >> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
