Kultutik edota ikastolatik jaso dudan mezua: ----- Lagun agurgarria:
Datorren abenduaren 3an, osteguna, Euskararen Eguna ospatuko dugula-eta, egun horretarako prestatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Untzagan elkartuko gara, ondorengoa egiteko: 18:00: Zunba-saioa 18:30: Euskararen aldeko mezuak irakurri 18:45: Helioz betetako globoak banatu 19:00: Globoak aireratuko ditugu, 500 guztira. Amaieran, “Euskaraz bizi nahi dut” dantza. Ahalik eta jende gehien elkartzea nahiko genuke, eta horregatik animatu nahi zaitugu, Euskeraren Eguna gurekin batera ospatu eta denon artean euskeraz bizi nahi dugula lau haizetara aldarrikatzeko. Beste barik, jaso ezazu agur bero bat. Eibarko Euskalgintza ----- eneko
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
