Bulegoko Azerbayango laguna euskaraz ikasteko gogoz dabil, eta galdetu digu ea ezagutzen dugun materialik ingelesa-euskara darabilenik. Durangoko Azokan ere galdetu zuen, umeentzako, akaso, ingelesa ikasteko material didaktikoa badagoen, berak alderantzizko norabidean erabiltzeko (zubi-hizkuntza gaztelania duten materialak egon badaudela esan zioten, baina gaztelaniaz ere larri dabil bera). Ikastolek-edo badaukate horrelakorik? Logikoa helduentzako materiala erabiltzea litzateke, baina ez dakigu horrelakorik egon badagoen. Laguntzerik?
Eskerrik asko Marijo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
