Neuk be uste dot euskaraz aritzeak aukera ematen dabela gaztelanian hain
hedatuta dagozen esaldi jasanezinetatik ihes egin eta testu ulergarriak
egiteko.

Arlo juridikoan hasi dira teorizatzen jerundioz lepo dauden esaldiak ekidin
beharraz. Testu teknikoak bai, baina ulergarriak egin beharra nahi bada,
epaitegietako formularioak aldatu behar dira. Euskarazko testuen
formularioak hobeak direlakoan nago eta euskaraz ditugun idazteko ohiturak,
gaztelanian lan egiten dugunean, hizkuntza horretara trasladatu behar
ditugula. Uste dot zentzu horretan euskalduna izatea abantaila bat dala,
elebakarrek ez baitute zerekin konparatu.

Dana dala, badukagu zer hobeto, eta etengabe "larik" atzizkia eta antzerako
adornuak jartziari utzi, konplexurik barik.




Mikel Iturria<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
abenduak 30 13:29):

> Nire estiloa CC da, Gari. Beraz, eman eta zabal ezazu.
>
> Blogean jarri duzu hau? Ezezkoa bada erantzuna, moldatu eta jarri.
>
> Bai, Hiru Damatxoko gazteek aipatu zuten aurrekoan bideoen sorta
> amaitutzat ematen dutela, besteak beste, ulertu nuenegatik, "lan
> alimentizioak" egin beharko dituztelako hemendik aurrera.
>
> Etxegoien-en bideo-bloga pendiente dut.
>
> Urte berri on eibarnauta jendeari!
>
> @iturri
>
> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> abenduak 30 10:38):
>
>> Lotu ditudan hiru edo lau gai hementxe, ez nuen Iturriren estiloa
>> kopiatzeko intentziorik baina korala atera zait.
>>
>> Aitak atzo aipatu zidan Gure Bazkaren azken atala, Joxerra Gartziari
>> egindakoa. Benetan azken atala omen da, ez dituztelako gehiago egingo. Gure
>> bazka, Donostiako Hiru Damatxo komunikazio ajentziak egiten duen bideo
>> elkarrizketa bat da. Euskal kulturaren inguruko pertsona esanguratsuekin
>> bazkaldu, elkarrizketa egin eta esandakoen entresaka egiten dute. Normalean
>> nahiko interesgarriak, eta 10 minutu irauten dutenez, ikusteko oso errazak.
>>
>> Gure Bazka, elkarrizketa guztiak:
>> http://www.argia.eus/multimedia/gure-bazka
>> Hiru Damatxo komunikazio ajentzia http://www.hirudamatxo.eus/
>>
>> Entzun dut Joxerra Gartziarena eta poztu naiz entzutean nola euskara
>> formala egiterakoan gaztelerazko ereduak kopiatzen saiatzen garen. Eta ez
>> du zentzurik. Euskaraz orijinala seguru egin daitekeela askoz sinpleago.
>> Aipatzen dituen beste kontu interesgarri batzuk, gazteleraz pentsatutako
>> euskarazko publizitate kanpainak edo Euskadi Gaztearen planteamentu
>> negargarriak.
>>
>> Euskara retorikoa egitearen inguruan Joxerrak aipatzen dituenetik
>> akordatu naiz nere neska tesia euskaraz egiten ari dela. Bera testu erraz
>> eta zuzenak idazten saiatzen den arren, bere tesi zuzendariari esaldi
>> sinpleegiak iruditzen zaizkio. Horrela bada, 3 esaldi subordinatu idaztera
>> behartzen du, sujetua eta aditza 4 lerroz banatuta gelditzen diren esaldi
>> horietakoak. Bestetan, kirol kazetariek egiten duten bezala (el portero,
>> guardameta, cancerbero eta abar), hitz jakin bat ez errepikatzeagatik
>> hainbat hitz baliokide asmatzen ditu tesi zuzendariak, eta azkenean ez da
>> jakiten zertaz ari den. Batzuetan testuak niri pasatzen dizkit eta ez dut
>> askorik ulertzea lortzen. Hori bai, oso maila altuko testuaren itxurak
>> ematen ditu.
>>
>> Aurreko batean nere pegoran Eibarko udalak jarritako kartel bat zegoen,
>> alboko obra batzuen zaraten ingurukoa. Euskarazko testuak 4 lerro zituen.
>> Gaztelerazkoak 9 edo 10! Hasieran gaizki pentsatu nuen, sarritan egiten den
>> bezala euskaldunei informazio gutxiago ematen zigutela, laburpen modura.
>> Baina testua ondo errepasatuta, konturatu nintzen informazio berdin-berdina
>> ematen zela bi hizkuntzatan. Gazteleraz modu enrebesatu formal eta
>> retorikoan. Euskaraz modu zuzen eta argian. Orduan pentsatu nuen orijinala
>> gazteleraz izango zela eta gure Bego Azpiri udaleko itzultzaileak
>> euskarazkoa egiterakoan lan oso ona egin zuela. Zuzen banabil, zorionak
>> Bego eta eskerrik asko!
>>
>> Elkarrizketan gitarrarekin azaltzen da Joxerra Gartzia, eta Fermin
>> Etxegoienen azkeneko esperimentuarekin lotu dut. Fermin Etxegoien Euskadi
>> Irratiko kazetari ohia bideo-guitar-blog batekin ari da azkenaldian,
>> gitarra eskuan. Kantuak aztertu eta analisatzen ditu, akordeak probatuz eta
>> esperimentatuz. Gutxienez kuriosoa da kontua
>> http://www.ferminetxegoien.com/
>>
>> Ondo bukatu urtea eta 2016 hobea izan dezazuela
>>
>> Gari
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to