Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko hizkuntzalariak) Euskaltzaindiaren arau bat aldatzeko proposatu du. Herri-izenen deklinabideari dagokiona. Eibar eta bere deklinabidea erabili du Alfontsok.
http://31eskutik.com/2016/01/13/leku-izenen-deklinabidean-araututako-zenbait-bitasun-anakronismoa/ Orain legalak dira formula hauek, Euskaltzaindiaren arabera: *- Eibar(re)ko, Eibar(re)ra(t), Eibar(re)rantz, Eibar(re)raino, Eibar(re)tik* (hau da, balio dutela formulek parentesikoarekin, edo hori gabe: Eibarreko zein Eibarko, biak baleko) Mujikak ez du 'Eibarreko' baztertzen bere proposamenean, baina bai behintzat Eibarraino barbaroa. Bere aburuz, honela behar luke deklinabideak: *- Eibar(re)ko, Eibarrera(t), Eibarrerantz, Eibarreraino, Eibar(re)tik.* Mesedez ondo ulertu: arauak ez dira Eibarrerako bakarrik... herri guztietarako behar dute, baina tira, atentzioa deitu dit Eibar erabili izanak adibideetan eta horregatik ekarri dut hona. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
