Egunon Imanol eta besteak,
Jabetza Erregistroa publikoa da, edozeinek kontsulta dezake, ez dio datuen
babesak eragiten, eta Garik esandako moduan, Zezenbide 6an dago.
Galdetu dezakezu zeintzuk diren elizaren izenean dauden ondasunak, hobe
helbidea ere ematen baduzu. Ondasun bakoitzeko informazioa (nota sinple esaten
zaiona), 3 euro.
Elna
From: Gari Araolaza
Sent: Sunday, January 24, 2016 8:04 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Eraikinen jabetza erregistroa-Elizak
Aupa Imanol,
Normalena errejistroan galdetzea izango litzateke, Zezenbide 6-an. Baina
ziurrenez kontsulta bakoitzagatik zerbitzua ordaindu beharko da. Bestalde,
agian datu babesagatik ez dute edozein datu libre emango, ez bada interes
jakinen bat (pegorako administrazio kudeaketarako eta abar).
Noski, datu horiek Udalean izango dituzte, baita Aldundian ere (zerga kontuen
kalkuluetarako).
Ikerketa hasteko toki on bat Gipuzkoako katastroa izan daiteke:
http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/presenta.asp Baina hor ez dira jabeak
aipatzen, eraikin/lur zatiak eta erreferentziak bakarrik.
Gari
Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 23 16:05):
Azitaingo parroku zana, Felix Bergara, arduratu zan plaka bat jartzen eliza
hau "herriarena" dela esaten, baina ez dakit errejistroan zeinen jabetza
agertzen dan.
Serafin
22/01/2016 19:17(e)an, IMANOL MAGRO igorleak idatzi zuen:
Arratsalde on.
Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan
eraikin edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al
dago? Non konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?
Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko
erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu zait.
Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio, Arrate,
Agiña...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko garajeei
buruz; Amañako eliza eta antzokia; Estaziño kaleko eliza, Azitaingoa...
Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina
zeinek eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...
Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek
baino gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela.
Besarkada bat, Imanol.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.