Guztiz ados, Oier! Gero eta leku gitxiago dagoz aparkatzeko eta autuan haundixaguak dira, gaiñera.
Oin, TAO jartzen badabe Bidebarrixetan ez dakit zer egingo dogun bertako biztanliak, Ipuruako Eroskira juan? leire n Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 21 10:43): > Iruditzen zait aparkamenduaren inguruan Udaletik sartu nahi izan diguten > ziria irentsita zabiltzatela hemen gehienok. Hau da, diskurtso ofiziala da > kotxe gehiegi dago, Eibarren ez dago tokirik bakoitzak bere kotxea izan eta > kalean aparkatzeko, etxepean aparkatu nahi dugu denok, eta bla, bla, bla... > Nik ostera uste dut hori guztia Eibarren urbanismo mailan hartu den > estrategiaren ondorio dela. Urteak dira Eibarren aparkaleku libreen aurkako > erabakiak hartzen ari direla, garajeak eta ordainpeko parkinak bultzatuz. > Errepasatu mentalki zenbat parkin publiko, dohaineko eta libre izan diren > Eibarren eta nola joan diren desagertzen: Untzaga plazan (torrearen aldean) > kotxeak aparkatzen ziren bere garaian, Txantxazelai parking erraldoi bat > zen, Ardantzan aparkatu zitekeen, Ego-gainen, Paseo San Andresen, > Mendiguren y Zarrauan parkina egon da tarte batean hori ere desagertu da... > Peatonalizazioekin, karga-deskargen eremuekin, zabor kontenedoreekin, > espaloi zabalekin (norbaitek esplikatu dezake zergatik Calbetonen alde > batean metro eskas bat espaloia dagoen eta bestean 5-6 metro??), eraiki > diren orubeekin,... Aparkatzeko tokiak desagertzen joan dira, eta errebal > desagertuta ordezko apurrak ordainpekoak dira: bi parkin estali (txantxa > zelai eta txomo) eta garajeak. Horiek ez dute dagoen beharra asetzen ( > 13000 kotxe eta 7000 garaje daudela aipatzen da hemen: > http://goo.gl/wORaxk ). > > Nik urteak daramatzat lantokira oinez etortzen eta kotxea aste barruan > tarteka bakarrik hartu behar izateko zortea dut. Baina ez zait egokia > iruditzen kotxe erabiltzaileez oro har egiten den gaitzespena. Ziur asko > garraio publikoarekin moldatu litezkeela, baina beste asko eta askorentzat > garraio publikoa ez da soluzioa, edo hori erabiltzeak faktura handia > ordainariko lieke. Ibilbideak, ordutegiak ez bat etortzea, gaur hara eta > bihar bestera joan behar izatea, traste askorekin ibili behar izatea > (zenbat gurasok daramate umeen silla kotxean lanetik irteterakoan umea > jasotzera joateko, e.a.), presaka ibili behar izatea (umea eskolara bidali > ondoren lanera ya berandu bagoaz, autobusan zain geratuz gero akabo...),... > mila arrazoik behartzen du jendea kotxez ibili behar izatera. Uste dut ezin > ditugula kotxezaleak (erabiltzaile zentzuan) denak alper eta egoista moduan > epaitu. Askok eta askok beharrezkoa dute kotxea, eta etxetik ahalik eta > gertuen aparkatu ahal izatea eskubidezko eskaria dela iruditzen zait. > > Horrez gain, Eibarrek ekonomikoki duen noraez horretan aparkamenduen > gestioa negargarria iruditzen zait. Eibar zerbitzu eta komertzio gune > bezala indartzeko asmoa agertu da maiz, baina aparkatzea odisea bat bada ez > duzu jendea erakartzen, uxatu baino. Eibarrera etorri daitekeen jendea > inguruko herri txikietatik etorriko da: ermua, elgoibar, soraluze, elgeta, > markina, mendaro, deba, mutriku, ondarru, mallabia, berriz,... Garraio > publikoaren diskurtsoa oso polita da, baina oraindik hainbat linea eta > ordutegitan ez da erosoa, eta are gutxiago erosketa edo enkargutara bazoaz > (mikroondasa konpontzera nor doa autobusean?) edo handikap fisikoak > badituzu (ez dago inbalidoa izan beharrik, pisuarekin ibiltzeko zailtasunak > izatea nahikoa da!). Askok erosotasun hutsagatik egiten duela? Bai, ziur > baietz, eta horregatik nahiago dute beste edozein tokira joan, urrutiago > izan arren erosoago gertatzen zaielako. Beraz.... > > Erabaki politikoa izan da estrategia hau, gezurra da Eibarren "berez" ez > dagoela tokirik. Lehentasun kontua da. Herri erdian parking libreak > sustatzea lehentasuna izan balitz egin den urbanizazio erreforma bakoitzean > hori kontuan hartuko zen eta aparkalekuak suntsitu beharrean eskaintza > handituko zen. Baina hori garajeak saltzearen interesaren aurka doa. > > oier. > > 2016-01-21 9:54 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > >> Euskara irakaslea naizen aldetin irakumenaren ulermenean, suspentso, >> Mikel. nik ez dot eskatu etxepian aparkatzia. Aparkalekuak kenduta etxepian >> beste lekuetan be kentzen dira, jentian nunun aparkau bihar dabelako. >> Egun batzuetarako aparkauta laga bihar badot, ez dot gustoko toki >> ezkutuetan aparkatzia, esan dodan moduan. >> Dirurua da arazua. Gustora izango neuke parkina, baina gasolinia, >> autopistia eta abarrak diru larregi! Eta lehenengo mezuan idatzi neban >> goiko guztia, horregaittik emon detsut suspensua! >> >> leire n >> >> Mikel Lizarralde <[email protected]> erabiltzaileak hau idatzi >> zuen (2016(e)ko urtarrilak 21, osteguna): >> >> Leire, soluziño askorik ez dago: >>> >>> - Eibarren kotxe larregi dago eta aparkatzeko toki gutxi. Etxepean >>> aparkatzea Eibarren ezinezkoa da. >>> - Galizia pasealekura joan zuzenean, denbora aurreztuko duzu >>> - Jakinda obrak aldi baterako direla, alokatu aparkaleku bat, Txomo >>> bertan daukazu, adibidez >>> >>> M. >>> >>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen >>> (2016(e)ko urtarrilak 20 17:19): >>> >>>> Ai, Gari! Garraio publikuan juan-etorrixa egin ahal izango baneu... Edo >>>> hurrago bihar egin... >>>> >>>> Baiña zuek kanpokuakin geratu zarie! Obrak diran bittartian soluziño >>>> bat guna neuke, millaka buelta emon barik! >>>> >>>> leire n >>>> >>>> >>>> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko >>>> urtarrilak 20 17:12): >>>> >>>> >>>>> Ni harrituta naukana da Leire erakusten hasi den >>>>> aktibismo-pro-automobilistikoa. Garraio publikoaren defendatzaile >>>>> sutsutzat >>>>> neukan eta orain lanerako kotxea hartu behar izan duenean ez zaigu >>>>> ba aparkaleku reklamazioetan hasi? ;-) >>>>> >>>>> Gari >>>>> >>>>> Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi >>>>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 20 16:11): >>>>> >>>>>> Leirek: >>>>>> >>>>>>> Ondotxo dakitt ze gatxa dan etxepian aparkatzia! Abuztuan baiño ezin! >>>>>>> >>>>>> Oh yeah! >>>>>> >>>>>> Hamen Lekittoko diasporan, justo kontrakua da ba: biharretik bueltan >>>>>> eta, agostuan, "Jesus Krixtek ezpartina galdu züzün lekhüan" aparkatu >>>>>> bihar. >>>>>> >>>>>> Pelikula amerikanuen modura nahiko genduke danok, baiña.... (herriko >>>>>> zentro-zentrora juan eta ttak! aurrezki kutxa parian aparkau, jaitsi eta >>>>>> eginbiharrekuak egin -kotxiari giltzak kendu biharrik barik gaiñera-). >>>>>> Ezetz? >>>>>> >>>>>> -- >>>>>> *** >>>>>> Oier Gorosabel Larrañaga >>>>>> http://www.abante.eus >>>>>> >>>>>> >>>>>> >>>>>> _______________________________________________ >>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>>>>> [email protected] >>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>>>>> >>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>>>>> >>>>> >>>>> >>>>> _______________________________________________ >>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>>>> [email protected] >>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>>>> >>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>>>> >>>> >>>> >>>> _______________________________________________ >>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>>> [email protected] >>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>>> >>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>>> >>> >>> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
