Ez du honekin zerikusirik baina oraintxe ikusi dut El Corte Inglesen
iragarki luze hau, Interneten zabaltzeko pentsatua

https://twitter.com/elcorteingles/status/694556806824067072

aho zabalik... kontrol sexistaren kontrako mezu bat dirudi, hasten den
moduagatik, baina, ez, serio doa, maitasunaren mezua San Balentin gertu
dagoen honetan.

L.


2016-02-03 11:37 GMT+01:00 Gari Araolaza <[email protected]>:

> Anonymousek El Corte Ingleseko diruen fitxategietara sartzea lortu du,
> ulertzen dudanagatik patrozinio eta propaganda kontuetan gastatzen dituzten
> diruen datubasea da oraingoz publikatu dutena.
>
> Hor kontu itxuran zikin asko azaltzen dira, zenbat eman dieten kazetariei,
> zenbat elizari eta abar. Hurrengo egunotan medio batzuetan laburtuko digute
> ziurrenez. Beste hainbat mediotan ez dut espero asko azalduko denik, El
> Corte Inglesak ondo lotuta omen dituzte eta.
>
> Eibarko kontuak begiratzea iruditu zait, eta hara! Hortxe daude Eibarko
> patrozinioen datuak!
>
> Hemen sartu, eta "eibar" hitza bilatu besterik ez duzue, ikusteko zeri
> ematen dioten dirua:
>
> https://filtrala.org/cuentas-corteingles/#cuentas-todo
>
> Deigarriak adibidez:
>
> 5º Aniversario - Comida con la prensa - 610 Euro
> 5º Aniversario - Detalle boligrafos a toda la prensa - 289 Euro
>
> Baina beste diru asko kirol ekitaldientzat, gurutze gorria, Eibar KE,
> kortometrajeen jaialdia, Eta kitto, Korrika, Herri kirolak, Lambretta
> kluba, GKEak eta abar.
>
> Gari
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to