Aupa, lagunok!
Ikusten dozue, ointxe gau automoblistikuak kezkatzen nabe! Kontua da
egunero juan-etorrixan gabizenon poltsikuak hustutzen deskula peajiak,
ondoko probintziara egindakua dalako. Hainbesteraiñokua da dirutzia ixa
hoptekia beste pagatzen dodala peajia!

Nik uste dot, Eibarrek dakan situaziño geografikuakin zihero injustua da
autopista bera izanda baremo bi egotia. Taifen erreiñuak dira diputaziñuak!

Firmak batzen dabiz Durangaldeko biztanle batzuk. Nik siñatu dot eta zeuek
be aukeria dakazue bertan
https://www.change.org/p/no-m%C3%A1s-subidas-en-los-peajes-de-durangaldea-ap-8-libre-durangaldeko-bidesarietan-igoera-gehiagorik-ez

Honen harira Berrian Iñaki Petxarromanek artikulo edarra idatzi eban pasa
dan hillian:
http://www.berria.eus/paperekoa/1938/008/001/2016-01-24/kanpokoa_erraztu_barrukoa_zigortu.htm?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_term=63&utm_campaign=63

Taifen erreiñuaz be idatzi neban neuk peajia igo aurretik! (Parkatu auto
bonbua!) http://eibar.org/blogak/leire/nazio-foraleko-migratzailea-naiz

Bo, ia lortzen dan zeozer. Kontua da erabagixa globalagua izan biharko
litzakela. Bildur naiz ez ete dan bizkaittarrendako neurriren bat jarriko
eta erdixan geratzen garanondako pikutara bialdu!

Enfin, Petxarromanek diñuanez, eustopistiak ez dau balkio barruko kohexiñua
egitteko, atzera be kanpolarrosa izan eta kosmopaletismorako joeria
indartzeko!

Ale, edarrok, ondo hasi Garizumia XD

leire n, penitentzixa egiten
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to