Eibarko Klub Deportiboko presidente izan da 10 urtez Mikel Larreategi. Otsailaren 26an utziko dio presidente izateari. Agurra esateko orduan sarrera bat idatzi du bere blogean hamar urteotan bizi izandako kontu batzuk aipatuz eta etorkizunera begira deportiboan ikusten dituen erronka batzuk aipatuz.
Hemen duzue Mikelen blog sarrera: http://eibar.org/blogak/erral/gero-arte-depor Aipatzen duen gai horietako bat erreleboa da, kirol eta kultur jarduerak antolatzeko prest dauden gazteen falta. Horrekin lotuta, administrazioak azken urteotan burokrazia nola oraindik gehiago konplikatu duen lan bolondreserako animatzen diren zoro apurrak nazkatzeraino. Bi horien ondorioz kirol eta kultur elkarteak lan bolondres eta lan profesionalaren arteko ezinezko oreka-desoreka sokan ez aurrera ez atzera zintzilik geratu dira. Dirurik ez profesionalki egiteko, denborarik ez bolondres moduan egiteko. Eskerrikasko eta Zorionak Mikel egindako lan guztiagatik! oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
