Leire erosi motorra ;) Bromak aparte, txonta leku ona da. Beti dau lekua, gertu dakazu, ta argixa dau. Hori bai, lapurketiana edonun...
Oin gure zonan, urkizu, kotxiak edonun ikusi leikez: espaloietan, isletetan... Errebal eta zentroko itxieria dala ta. El 16/2/2016 8:02, "Gari Araolaza" <[email protected]> escribió: > Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan. > Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan > retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot. > Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena > lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik. > > Zuk esandakoaz nere ondorioak: > > Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu. > Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik > eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan > dela), ba errazago Errebalen, ezta? > > Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu ez > dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk > kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku > ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak > deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak > deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat > (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana > natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo > larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki > berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori, > zuk lekua okupatuta daukazulako. > > Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia > hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik > Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik? > Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu > garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"? > > Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara > joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta > horrela bat gutxiago! > > Gari > > leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2016(e)ko otsailak 15 23:39): > >> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian >> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala, >> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako. >> >> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko >> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela, >> baina ez, kenduta zeguan. >> >> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da, >> eta seguru kontrolatzen ibili dirala. >> >> Zelako higoina, benetan! >> >> leire n >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
