Marino Plaza artista hil da:
http://etakitto.eus/berriak/marino-plaza-artista-eibartarra-hil-da.html

Gaur hil da Marino Plaza (1943-2016), Lasturren bizi zen artista
eibartarra. Fernando Beorlegi, Daniel Txopitea eta Iñaki Larrañaga
Iglesias artistekin batera, Gorutz Taldea sortu zuen laukotean egon
zen Plaza, 1974an. Sasoi hartan Euskal Herrian egiten zen paisaia
idealista eta margolan kostunbristatik aldentzeko asmoz osatu zuten,
bide berriak ikertzeko eta elkarrekin erakusketak antolatzeko
helburuarekin. Taldearen lanak Eibarren ez ezik Elgoibarren, Gernikan,
Irunen, Gasteizen eta Iruñean izan ziren ikusgai, besteak beste.
Geroago, artista bakoitzak bere bideari bakarka ekin zion. Hala ere
erakusketa kolektiboa antolatu zuten 2004an, Donostian, Egia kultur
etxean, “Reencuentro Grupo Gorutz” izenburuarekin. Hori izan zen
Gorutz taldearen azken erakusketa.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to