Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight film
oskarizatuak gogora ekarri dionarekin:

http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm

"Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. Anaia
Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure aurrean
jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere mahaiaren
aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta
gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela
gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko
eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri
zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. Ez
zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri masturbatzea
baino. Hamahiru urte genituen. (...) *Spotlight* filmak halako gogoa pizten
du gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak baduela
injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur, hemen."

Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta Imanol
Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut.

Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek
baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako
artxiboak.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to