Hemen doiaz Trunboiren torturian gaiñeko hiru bertso:
__** OSO LATZA IZAN DA 35 URTE I Nahi zenun arren aurrera segi txakurren esku, blausta, goizegi, aurki zenuen markaz beterik ipurmasail zein aurpegi;(bis) tortura beren beregi behar zuten zenbait egi ta egurra gogorregi!! utzi zintuzten arte laguna heriotzatik hurregi, baina Españak ez zuen entzun zure auhenik Arregi. (bis) II Agur Arregi, Mikel Zabalza zuen patua izan da baltza Lasa, Zabala basaki hilak eta Antzaren zalantza (bis) hara torturaren latza!! oinazetan azken hatsa epaileen gezur dantza borrero hoiek giltzapetzeko ez dute daturik antza, Europan jarri beharko dugu euskaldunok esperantza.(bis) III Oraindik ere ez da bukatu gaitezen, bada, denok elkartu mundu guztian behar da ozen gertatu dena salatu,(bis) hamar mila torturatu!! lotsa gutxikinukatu: "izango dira lau katu" eta gainera babesle onak partidu zein zindikatu, Españak ez du inoiz esango Euskal Herria parkatu.(bis) Doiñua: Naufragoarena Donostia 2016-02-09
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
