Ondo etorri, Josu! Enekok esandakuakin ados nago. Igual egin leike zeozer. Teorixia bota dozu, baiña ze uste dozu egin biharko litzakela? leire n
Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko martxoak 9 14:38): > Ongi etorria postazerrendara, Josu. > > Jon Etxaberekin lan egiteko taldetxoa osatzen ari dira Luistxo eta > konpania, tiraka eginez gero igoal lan eremua zabaltzeko prest daude ;-) > > eneko > > > > 2016-03-09 11:30 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <[email protected]>: > >> Harpidedun berria daukagu, Josu [email protected] >> Honako aurkezpena bidali digu... bueno, aurkezpena baino gehiago, mezu >> erreibindikatibo bat da. Baina tira, ongi etorri, eta... hasi bedi >> eztabaida. --L. >> >> Kaixo: >> >> Josu Ibargutxi naiz. Eibar.org-ko komunitatera jotzen dut laguntza eske, >> ez baitut bide garbirik ikusten Eibarko Memoria Historikoaren aldeko Talde >> eraginkor eta iraunkor bat egiteko zeintzuk liratekeen eman beharrezko >> urratsak, pertsona interesatuekin, instituzioekin eta kolektiboekin. >> Negargarria dela deritzot Eibar moduko herri bat, izan duen >> historiarekin, izan dituen eragileekin, dituen baliabideekin, Memoriaren >> Talde iraunkor bat antolatzeko gauza ez izatea. Zoritxarrez, egungo eragile >> politikoak eta sozialak ere, PSEtik hasita, ez dute premiarik ikusten, >> nonbait, Eibarko Memoriaren duintasuna aldarrikatzeko. Sozializatzeko, >> batez ere; hau da, hurrengoko belaunaldiak garbi jakin dezaten Eibarrek eta >> eibartarrek zein ekarpen egin dituzten azken mendeetan, batez ere Euskal >> Herriko gizarte aurrerakoi baten aldeko eredu bilakatu zenean II >> Errepublika proklamatuaz. >> >> Eta hortik aurrera gertatutakoari (kolpe militarra, eragin zuen gerra, >> ondorengo berrogei urteko diktadura…) so eginaz, “garaileek” idatzitako >> historia baztertuaz Errelatoa inork alda ez dezan lanean aritzeko. Azken >> laurogei urtetan eibartarrek asko sufritu dute jarrera aurrerakoi >> horregatik, eta Egia asko oraindik ez dago berreskuratua. Hori gabe, zaila >> zaigu Justizia egitea pertsonen, egoeren eta herriko Historiaren duintasuna >> berreskuratzeko. >> Agian lerro hauetan agertzen ari naizen inpresioa faltsua izan daiteke, >> eta nik uste baino gauza gehiago egin eta egiten ari da Memoria Historikoa >> toki gorenean uzteko. Badakit, jakin, pertsonalki hainbat eibartar ari dela >> mila lan eta ekarpen egiten, ikerketa, hitzaldi, liburu, gogoeta eta abar >> luze bat burutuaz, baita batzuetan eraginaz ere. Beraiei esker ditugu >> jasoak hainbat pasarte, gertakari, ikerketa eta hausnarketa. Aldiz, gure >> instituzio gorenaren aldetik, Udaletxetik, duela urtebete Arraten egindako >> gerraren museotik aparte, ez dut uste ganora askorik dagoenik Memoria >> Historikoaren lanak bultzatzeko, ez bada Ego-Ibarrako “boluntarioek” egiten >> dutena. Elgetako udaletxeak urteak daramatza askoz ere gehiago egiten! >> >> Ez dut uste jadanik han-hemenka ditugun ekarpen solte guzti horiek batu, >> sistematizatu eta indar gehiagorekin bultzatzeko talderik dagoenik, eta >> nire proposamena hortik dator. Galdera da: merezi du, eta posible litzateke >> talde ireki, plural eta eraginkor bat antolatzea Eibarko Memoria Historikoa >> bere lekuan lagatzeko? Eta bide-batez Memoria horri dagozkion errealitateen >> proiektu ezberdinak bultzatuaz (industrializazioaren eragin soziala, >> hezkuntza, emakumea, erreboluzioak, errepublika, gerra, diktadura, >> erresistentzia…) sozialki hedatzeko, plazaratzeko? Durango, Otxandio, >> Gernika, Berriz, Andoain, Arrasate, Donostia… herri guzti horietan Talde >> iraunkorrak daude. Zer gertatzen da Eibarren? >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > > [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga> [image: linkedin] > <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook] > <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas > 1] <http://prospectiva.eu/> > > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
