Zerrendaki berria daukagu Eibartarrak zerrendan, Jon Etxabe. Atzo egon ginen berarekin eta emazte Maria Luisarekin, Leire Narbaiza eta biok. Zerrendan parre-hartzera gonbidatu genuen eta bloga zabaltzera ere bai, testu mordoa baitauka argitaratzeko. Halaxe egingo du ba. Baina lehenago, bere ordeagailuan oker teknikoren bat konpondu beharko dugu.
Lehengo batean esan bezala, Jon Etxabe ex-abadea eta ekintzailea da Hau da gizona: http://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2014/08/MG_1295.jpg elkarrizketa bat: http://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/jon -etxabek-ondo-gogoan-dituenak-zamoran-bizitakoa-ez-ahazteko.html Horrekin nahikoa aurkezpen Ongi etorri Jon. Hemen parte hartzeko REPLY edo ERANTZUN eman zerrendako edozein mezuri, edo mezu-kate berria hasi hona idatziz ---> [email protected] Blogarena eta ordenagailuarena... laster! Luistxo (zerrenda honetan, zuen zaindari onena) --
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
