gaur beste ohar bat atera dute Mogel Guraso Elkarteek, "Ez dute gurekin
hitz egin nahi"

2016-04-11 16:03 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:

> Hori da kontua: arazua beheragotik hasi bihar da konpontzen!
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> apirilak 11 14:51):
>
>>
>> Mogel Guraso Elkartetik zabaldu dugun gutun hau konpartitu nahi dut
>> zuekin. Edozein zalantza izanez gero galdetu lasai eta saiatuko gara
>> argitzen (guraso bat baino gehiago baikaude zerrendan).
>>
>>
>> *Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa*
>>
>> Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte)
>> ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle
>> eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4
>> kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren
>> 21ean hartu nahi dute erabakia.
>>
>> Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren
>> proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza
>> (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen dugun
>>  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera
>> hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden bi
>> zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik
>> hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.
>>
>> Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta demokratikoki
>> egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe egin nahi da.
>> Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun arazo ugari eta
>> anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea denik. Ez da beste
>> aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo biderik proposatzen.
>>
>> Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun,
>> lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke,
>> hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko.
>> Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren
>> hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein
>> irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.
>>
>> Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako
>> (etapa zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat.
>> Guraso bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi
>> beharko genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.
>>
>>
>> *Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkarteaJ.A. Mogel Ikastola HLHI-ko
>> guraso elkartea*
>> (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso
>> elkarteak)
>>
>>
>> https://mogelge.com/2016/04/09/euskal-eskola-publiko-orekatua-eta-kalitatezkoa/
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1]
<http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to