Jon Etxabek:
Oier Gorosabelentzat:Irakurri nian hire aipamen bat nitaz. Aldrebestxo bat
nauk internet mundu honetan, eta galdu nian mezu hura, eta azken
hiremezuarekin helbidea eskuratu.. Batez ere ezagutzen haut Azpimarratik,
extraterrestea ez, lurtarrena hintzen, pena hartu nian alde egin huenean.
Lantzian behiñ agertzen naiz ondiok, baiña osasungintzakin lotutako gauzekin bakarrik. Nik be penia hartu neban, oso ondo pasatzen neban nere purrustadak botatzen, baiña jode, biharrian arratsalde osua galtzen neban horrekin eta lujo larregi zan hori.
Hire aipamen bat ere huen Kalamuako Parlamentuari buruzko zerbait.
Aspaldiko garai batera eraman ninduan: gazteak ateratzen ziaten PORROT
izeneko aldizkari bat. Parte hartzen nian eta 88tik 92ra behintzat idatzi
nian, nire orrrialdearen izenburua huen "Kalamuako Parlamentuan", Halako
eta Urlia hituan uneko gaietaz hitz egiten zuten nire bi pertsonaiak. Poztu
nauk Parlamentuan jarraiitzen duela nolabait.
Zer diñozu baiña??? Ez da izango???? ZEUK idazten zenduala Porroteko "Kalamuko Parlamentua"?????????? Jokuak horregaittik daka izen hori barren! =-O

Kontu luzia da: 1988 ingurua izango zan, nik 17 bat urte edo. San Andres pasealekuko tugurioren baten Porroten ale bat erosi neban, eta zure sekziño horrek 2 motibongaittik harrittu ninduan: 1- Hika zalako (neretako gauza total ezezaguna zana), 2- Kalamuako Parlamentua izeneko leku horren lehelengo albistia izan zalako (etxian kontau zesten zer zan). Ondiok gordeta izango dot rebistiori. Hori dala eta, handik urte asssskora, 2001 inguruan Matrallako Irratixa sortu genduanian (Pottoka Irratixan ondorengua-edo), debate saio bat egin genduanian izen hori ipiñi gentsan. Eta gero, jokua etaratzia pentsau genduanian be, izen hori proposau neban. Beraz, katia ez da eten, ez! Zelakuak dirazen gauzak gero! Jajaja.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to