2016-06-08 19:46 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga <txikill...@eibar.org>:
> Aupa, azken egunetan Birjiñapeko pasuakin faszinauta nabil, Javier Martin > Lapeyrak bere blogian argitaratu dittuan erretratu batzun harira > (Plazaolanak): > > > <http://javitxooo.blogspot.com.es/2010/11/fotos-plazaola-eibar-antiguo.html> > http://javitxooo.blogspot.com.es/2010/11/fotos-plazaola-eibar-antiguo.html > > Beti erakarri izan nabe tunelak eta paso illunak, eta Birjiñapia bebai > noski. Hónek argazkixokin inguru horren itxuriaz jabetzen nabil > estraiñekotz, Galerias Preciados eregi aurreko urtietan, baiña perspektiba > bat falta jata: Calbetoneko salidiana. Ez dot horren argazkirik topatzen > iñun be. > Serafinek eta akordatuko dira hobeto, baina nik tunel bat oroitzen dut Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori 1971-72ean bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan). Inguruan bizi nintzen eta etxe horrek bere aurrean parketxoan sarritan jolasten genuen. Pare bat banko zeuzkan eta espaloia baino metro erdi gorago (Ikus argazkia <https://3.bp.blogspot.com/-qkJDjWwjq7w/VxvsDk0gPEI/AAAAAAAAIM4/plPtccpZ4NIk9Pt2luDnhUXos2ObOChhwCLcB/s1600/SJ1221_plazaola%2B1971_72.jpg>) zegoen. Birjinapeko tunela parketxo horren azpitik zihoan, etxeari paralelo, gero kurba eginez dosdemayora/errekara bajatzeko. Baina nire garaian kalbeto kaletik tunelera sartzea bazegoen, eta sartzen ginen jolastera edo, 15-20 metro inguru barrura joan, baina ezin zen jaitsi errekaraino. Itxita zegoen hor, gutxi gora behera beste argazki honetan <http://2.bp.blogspot.com/-WO3HrdCImvw/TaDa5iS1gMI/AAAAAAAAAeI/XEQZTZjGxbk/s1600/SJ00101_plazaola+1953.JPG> 1 ipintzen duen tokian. Kalbetoian harrizko aldapatxo bat zegoen, komestible denda bat zeukan etxeraino bajatzeko (Monikaren denda uste dut), eta aldapatxo horretatik eskumara jota, parkearen azpitik, hasten zen birjinapeko tunela. Beraz, nire garaian behintzat eta supongo etxe hori egin zenetik gutxienez, 90 graduko kurba egiten zuen bideak. Beharbada lehenago zuzenean joango zen gaur egun "Dardai" (eta ez "Ardai") dagoeneraino. Sinistu ezina bada ere, aipatu dudan Kalbetoiko aldapa horretan, 1970ko Eibar industrialean, koltxoietako artilea astintxen zuten Kalbetoiko bizilagunak eta aizkoararekin ekonomikarako abarrak prestatzen zituzten kalean bertan! eneko > Zuetako iñor ba ete daka Birjiñape-Calbeton kruzeko irudirik? Eta hala ez > bada, deskribatuko leuke iñok (Serafin, Jon Etxabe...) zelakua zan > Birjiñapetik Calbetonerako salidiori? Nik imajinatzen dot Ardantzatik gora > zetorren tunelak angulo bat egingo zebala eskumara lurpian, Calbetonera > Untzagarako norabidian urtenda (argazki honen ezkerrekaldian ikusten dan > paretian edo) baiña ez dakitt seguru. > > > <http://javitxooo.blogspot.com.es/2010/11/fotos-plazaola-eibar-antiguo.html> > http://www.eibarfotos.com/index.php/especiales-bereziak/fotografias-argazkiak/eventos-religiosos/foto-de-eibar-19-1227 > > > -- > *** > Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga> [image: linkedin] <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook] <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1] <http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.