Gipuzkoako Hitza, oker ez banago, Berriarekin banatzen da ostiralero. Ale bakoitzean herri bati kasu egiten diote, eta hurrengo (ez dakit aste honetan edo hurrengoan) Eibar tokatzen da. Herriko pertsonaia bati ere elkarrizketa egiten diote, laburra nonbait, eta Hitzako Eider batek deitu dit ea ni izango ote nintzen hori...
Esan diot ni ez naizela aproposa, ze bizi (edo lo), ez naiz bizi Eibarren azkenengo 25 urteetan edo... Ez dio graziarik egin nire ukoak. Moztu dugu elkarrizketa beste izenik okurritu baino lehen edo horretaz jardun barik... Bueno, ez dakit hemen norbait esan dezakegun, boluntario bat aurkeztu... eta Hitzakoei abisatu. Nik nominatzen dut Asier Sarasua. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.