Urtiak daroiat esaten (2Bn zeguanetik) Eibarrek goi mailan futbol taldia
eukitzia kaltegarrixa dala Eibar eta eibartarrentzat. Zorotzat hartzen
nabe, betikontratzat eta abar, baina halan sinesten dot. Ekonomikoki ere
kaltegarrixa. Tabenarixentzat ona dala? Hori bada Eibarren etorkizuna,
taberna-herrixa izatea, arreglauta gaoz.

Eibar futbol taldia hirugarren urtez primeran dagoen urte honetan
langabezixan goia jo dau Eibarrek. Gipuzkoan, langabezi tasa altuena dakan
herrixa izatia lortu dogu. Baina futbolan primeran gaozenez, dana ondo,
dana primeran.

Espejismo bati begira tontotuta gabizen bitartean zulora jausten jarraitzen
dogu, eta gainera, Eibarko balioen inguruko gezur handi bat asmatu eta
sinestu erain nahi deskue. "El modelo Eibar" eta "Eibarren balioak"
entzuten doten bakoitzian goragalia sartzen jata.

oier.





2016-10-18 10:59 GMT+02:00 Zaloa Etxaniz <zetxa...@codesyntax.com>:

> Bernardok diñonan arira ...Iturburun iaz eguaztenetan pelota bariko
> jolas-ordua bultzatu zan eta ikusitxa emaitza oso onak egon zirala eta
> haurren artian be euki eban arrakasta, aurten eguaztenaz gain barixakua be
> holan planteau da!
> Neri be oso ideia ona pentsatzen jata. Umien perfilak ain desberdiñak
> izanda aukera geixao egotia positibua da.
> Bestalde jolasian asko ikasten da eta zenbat eta  jolas desberdin
> geixaotan arittu aberasgarrixaua eurendako bai garapen pertsonalian zein
> sozialian.
>
> zaloa
>
> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 18 10:03):
>
>> aupa, lagunok!
>>
>> Atzo jokatu zeban Eibarrek Osasunan kontra eta Luna eta Enrichek jokatu
>> zeben normal-normal. Itzela begittantzen jata atzerakadia ez adieraztia
>> publikuak.
>>
>> Imanol Epelde zarauztarrak ederto idatzi dau http://www.argia.eus/bloga
>> k/imanol-epelde/2016/10/13/ez-naiz-nekatuko-esaten/ Beste lan batzuen
>> kaleratuak izango litzakez!
>>
>> Eta gure Asier S-k be bai, ederki http://eibar.org/blogak
>> /sarasua/kontua-da-ez-dugula-ezer-ikasiko
>>
>> Goizalde Landabasok be bai , Asierrena aittuta, gainera
>> http://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2016-10-11/konplizitatea.htm
>>
>> Eta atzo Atxagak Euskadi Irratixan foballan gaiñian, bikain!
>>
>> http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/fak
>> toria/albisteak/osoa/4447399/bernardo-atxagaren-gogoeta-futbolaz/
>>
>> Barixakurako honezkero bialduta dakat neuk be Gipuzkoako Hitzara,
>> Atxagaren gai berberakin! :-( Jakiña, Atxagak nik baiño askozzzzz honeto
>> esanda!
>>
>> Kontu hóneri guztioneri pare bat buelta emon biharko geinkixo gizonen
>> gizonkerixiari eta foballak dakan arkerixiari!
>>
>>
>> leire
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to