Benetan??? Haluzinauta nago! Hor dago morbua! itzela da! leire n
Aintzane Agirrebeña via Eibartarrak<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 6 14:39): > Atzoko DVn apaizak entierruan esan zittuan berbak eta dana zetozen. Hori > normala da? Familixiak halako zoritxarra bizi bihar eta gaiñera intimidade > dana jente aurrera etaratzen? Prensan jarreriakin sutu eitten naiz! > > Aintzane > > > El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:14, leire narbaiza arizmendi > <[email protected]> escribió: > > > Kontu honek ghari asko dittu. Batetik Garik esan dabena bullying-az > guztiz konforme nago. Askotan pentsatzen dot umiak hainbeste tokittan > ikusten dabela jarrera hori negusixen artian, ze zihero naturala > egitten jakue eurek be holako portaerak eukitzia. Gero, egixa da > biktimian gaiñian jartzen dala jo-puntua: badakizu, listoegixa da. Ez > zan ondo integratzen. Diferentia zan. Barrabaskerixa bat egin zetsen > oin gitxi… Biktimia errudun bihurtu, berba baten. > > Edo arindu larritxasuna: umien kontuak dira. Gure sasoian be bazeguan hori, > > Okerrena, baiña, morbua. Eskelia ikusi nebanian ez nekixan zergaittik > hil zan umia. Irakorri neban jakitziarren zeiñen semia zan. Baiña > Euskadi Irratixan entzun neban zergaittik hil zan umia! > > Terribia erizten detsat komunikabidietan holan zabltzia. Gaiñera, gaur > jakin dot Antena3ekuak ibili dirala auzuan galderak egitten, dendetan > baimen barik sartzen kamariakin,… Morbo higuingarrixan billa. Auzo > batek kontau desta, eta oso hasarre zeguan. > > Izan be, zeren billa dabiz alkatxofia edozeiñeri sartuta? Galdera > txotxoluak egitten: que le parece el suiciodio del niño? ze espero > dabe "estupendo" erantzutzia? Trajedia baten aurrian sensibilidade > gitxi. > > Esango dabe publikuak hori gura dabela. Ez dot ezetzik esango, baiña > ezin da holan jokatu, errespetuagaittik baiño ez bada be. > > Eskelan begiratzian zein dan famelixia morbuan mugan dago, errezoia > dakazue. Baiña lau haizetara zabaltzia eta espekulatzia > espekulatziagaittik kakari eragitzia da! Kakakazetaritza! > > leire n > > Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko > azaroak 6 12:04): >> Ba, nik pena hartzen dut pentsatuz bullying-a serio hartzeko suizidio bat >> behar duela askok. Ikertu, ikertu... umea hil ondoren zertarako balio du? >> bullying egin dutenak zigortzeko? Seguru bullying egiten duten ume horiek >> ere jasan dituztela bullying, jazarpena edo eredu eskasak, guraso, ume >> nagusiago, entrenatzaile edo Ipuruako gradan alboan jartzen direnengandik. >> Ziurrenez beraiek ere babesa behar dute. Ez dut uste umeek berezkoa >> dutenik >> bullyinga. >> >> Oraindik zirkunstantziak ez daude garbi eta espekulazio eta >> txutxu-mutxuekin >> nahiko nazkatuta nago, baina gertaerak gaia mahai gainean jarri du. >> Norbaiti >> gutxienez zer pentsatu emango dio. >> >> Baina erakundeen aldetik (eskola eta kirol elkartea) berriz ere ihesa eta >> eskakeoa ikusi dut. "Kontu larria da eta etxean ondo ikertuko dugu" >> erantzun >> beharrean, biek "Bullying-a ez da gurean gertatu" erantzun dute korrika >> eta >> presaka. >> >> Are gehiago: eskolak guraso guztiei bidalitako mezua hauxe izan da: >> "baliteke egiazkoak ez diren izenak azaltzea, beraz lasaitasuna eskatu >> umeei". Badirudi esaten duela "egia jakitean lintxatuko ditugu publikoki >> ume >> arduradunak" :-o >> >> Ahaztu zaie jadanik erantzukizuna eta soluzioa eskolak eta klubak duela. >> Hemendik 10 urtera aplikatzen hasiko da agian KIVA metodo finlandiar hau, >> palazioko gauzak badakizue... >> >> http://www.berria.eus/paperekoa/1777/015/002/2016-10-12/kiva_metodoa.htm >> >> Gari >> >> >> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko >> azaroak 6 10:33): >>> >>> Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat >>> bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez >>> dakit >>> ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota >>> ziren balkoitik... >>> >>> Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara >>> urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai >>> (Cuatro). >>> >>> >>> >>> http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-investiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html >>> >>> Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela mutilak. >>> "Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut Ertzaintzak >>> ondo egitea nire lana. >>> >>> Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela >>> dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian, >>> >>> http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/787768/la-teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/ >>> >>> Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina >>> Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak >>> ditut. >>> Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren. >>> >>> Luistxo >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
