Aupa berriro:

Oraintxe izan da bigarren faseko lehengo bilera. 6etatik 8etara zan,Portalean. 
7ak arte egon izan ahal dut, umeak tarteko.

Jende mordoskia,gehienentsuenak lur-jabeak. Debemeneko Agurtzaneren aldamenean 
jarrita hauxe bota diot jarri eta segituan, inguruan etorritako jendea eta 
aurpegikerak ikusita: kanpoan demaseko hotza eta hemen sua izango dogu.

Eta halaxe Planaren erredakzio-taldeak talde txikiagotan tailerra egitea 
pentsatuta zeukan baina susmoa dakat ezin izango zala egin.

Ze nik laga dotenian behintzat, haserrea eta kexak nagusi ziren eta tonoa oso 
zakarrean ari zan bat baino gehiago.


Lastima da. Berriro be ganora txarrak eta beldurrek  paralizatu egiten 
gaituzte. Panorama ikusita harrituko nintzake hortik zerbait fundamentuzkorik 
aterako balitz. Udala gustora arlo honetan ezer egitea ezinezkoa dela frogatuta 
geratuko delako eta landa eremua Eibarren berriro ere   biziberritzeko 
egitasmorik gabe, linboan. Nahiago nuke okertuko banitz.


Bihar, agian, animo gehiagorekin izango naiz (ea miraria suertaten dan).


Sosola

Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia


________________________________
Nork: Sosola Baserria <[email protected]>
Bidaltze-data: asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 14:55
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: ER: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta 
Zaintzeko Plan Berezia


Aupa lagunok:


Orain arte izan dira bi bilera kontu guzti honekin. Ni gonbidatu ninduten eta 
joan egin nintzen.


Berez Plan Berezia Udalak derrigor burutu beharra du, hala dago jarrita Eibarko 
Plan Orokorrean. Horretarako enpresa bati plan horren erredakzioa egiteko 
enkargua egin zion. Asmoa partehartze prozesu baten bitartez behin betikoa 
onartzea da. Esan bezela, aurreneko bi bilera egin dira, bertan hainbat eragile 
izan direlarik, gehienak kolektiboak:Deportiboa, 
Andirao,Tabernariak,elkarteak,lderdi politikoak...Jakineko jendea, ematen du 
fase berri honetan gehiago zabaltzea nahi dutela.


1.go bilera egin zenean Udaleko arduradunak harritu egin ziren, eurak uste 
zuten baino jende gehiago joan zitzaielako eta dinamika eskuetatik joan 
zitzaien. Izan ere hainbat galdera jarri zituzten mahai gainean baina jendeak 
ezin erantzun planaren zirriborroa ez zuelako aurretik  ikusterik izan.

2.Bigarren bileran jende gutxiagok parte hartu zuen eta hor proposamen 
zehatzagoak eskatu ziren. Eta horrela han ginenok bakoitzak bereak bota 
zituen.Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia

Nere iritzia:

Eibarko udalak oso sentsibilitate txikia erakutsi du beti landa eta natur 
ingurearekiko. Orain legea medio behartuta dago zerbait esatera gure mendiaren 
inguruan. Nik uste baserri eta naturzaleok probestu beharko genuke egoera 
zerbait lortzeko. Alegia, ez dedila aterako den dokumentua tramite hutsa. 
sikeran eztabaida dezagun gure ingurumenaren babes eta zainketa horren 
esanahiaz. Zerbait da.Beraz animatzen zaituztet partehartzera.

Mamiari buruz, ni printzipio batetik abiatzen naiz asuntu guzti honetan. Oso 
materialista badakit, baina zoritxarrez fisikaren legea bat bezela 
funtzionatzen du gizakiongan: erabilgarri ez zaiguna ez dugu ez zaintzen eta 
are gutxiago babesten. Hortaz, gure mendi ingurune horri aurkitu behar diogu 
erabilpenen bat, aprobetxamenduren bat gero bere zainketa eta babesa ekarriko 
duena. Hau da, ustiapena eta kontserbazioa uztartuko dituen iharduerak jarri 
behar ditugu mahai ganean, edo hobeto gure ordezkari politikoen begien aurrean.

Nik bi bileretan aldaketa klimatikoa,krisi energetikoa,petrolio eta 
argi-indarraren prezioa, oligopolio energetikoa,mendiaren eta bertako basoaren 
potentzialtasuna, .....aipatuz BIOMASAren industria publiko txiki eta lokalaren 
aukera aurkeztu dut, autosufizientzia eta trantsizio energetikoaren bidean, eta 
pribatu erraldoi horiei nolabaiteko alternatiba planteatuz. Horrek lur-jabeei 
interesgarri suerta lekieke basoa errentagarri bilakatzen delako , baina hala 
ez balitz udalak-herriak lurrak erosi (inola ere ez desjabetu) beharko lieke, 
berriro ere orain 200 urte modura komunalak bihurtuz. Izan ere, hortitxik 
hornitu ziren bere garaian Eibarko ola eta lantegiak bertako biomasatik 
egur-ikatz eran. Aberastasuna herrian geratzen da, lan-postuak(baserrietan eta 
kalean), ekosistemak iraunarazi8artadia,pagadia, hriztia) eta egun ditugun 
higadura  eta uholde/sute arriskuak ekidin ekidin. Honezkero herriko 
biikastetxek biomasako kalderak jarri dituzte. Jakina baso emankorra, hots, 
inausteko pagoak   izatekotn 20 behar ditugu, beraz halakorik nahi izatekotan 
ya hasi beharra dago. Beste herri batzuk oñati besteak beste hasi dira mendi 
sail ederrak erosi eta kudealeta-planak diseinatzen.

Enrike

Horra, nik bizitakoa.

________________________________
Nork: [email protected] <[email protected]> 
honen izenean: ane saras <[email protected]>
Bidaltze-data: asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 12:06
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta 
Zaintzeko Plan Berezia

Kaixo, berriro:

Egia esango dizuet. Ez nago oso jantzita kontu honetan, baina pare bat 
bileratan egotea tokatu zait. Kontua da, nire ustez, erabaki nahi den horren 
azpian dauden lege eta mugak eta izen-abizenak. Alegia, lur pribatuetan egitea 
nahi dela ez dakit oraindik zer zehatza.

Udalak baditu lurrak Arrate inguruan. Uste dut haien inguruan herritar guztiek 
dutela erabakitzeko eskubidea. Lur pribatuetan zer egin, ordea, ez dut uste 
herritar guztiek erabaki behar dutenik; baldin eta Udalak erosten ez baditu eta 
pulbiko bihurtu.

Gainera, badago beste kontutxo bat kezkatu egiten nauena (eta badakit badela 
jendea zerrenda honetan horren inguruan aritzeko, ni baino hobeto; gehiago 
dakiena). Plan hori martxan jartzeko, bestelako Foru Lege batzuek onartu 
beharko diren, eta horiek baserritarrei nola eragingo dieten  orain, baina 
batez ere etorkizunean (zer landatu, zenbat ganadu izan, negutokiak, 
etxebizitzak, zaintza...).

Beste bide-orririk dagoen galdetzen duzu, baina ez dakit zer esan nahi duzun 
horrekin? Beste aukerarik? beste planik?

Baina berriro diot, ez nago oso jantzita kontu honetan. Badakidana da Andirao 
elkartea behintzat ez dagoela alde.

ane



Gari Araolaza<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen 
(2017(e)ko urtarrila 24 12:56):
Ados Ane, hain justu inkesta bete dudanean horixe izan da egin dudan oharra, 
baserritarren ahotsa proiektuan kontutan hartzea, dena bateratuta joan dadin. 
Gainera prozesuan parte hartzeko aukera duzue eta zuen interes eta kopuruaren 
arabera, zuen nahiak plan horretan aurrera ateratzeko aukera askorekin.

Aprobetxatzen dut galdetzeko: Beste zein bide-orri alternatibo dago planteatuta?

Gari

ane saras<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi 
zuen (2017(e)ko urtarrila 24 10:23):

Egun on:
Itxura ona du planak bai, baina ez dute horrela irizten diotenik "babestu" nahi 
duten eremuko ia 200 jabeetako askok. Ez dut uste hain sinplea denik, Gari. 
Honek ere "handia" izan nahi du, baina nola da kontua.
beharbada, jabe horien iritzia ere jakin beharko litzateke. Baserriak 
(etxebizitzak) eremu barruan gelditzen diren jabeenak esaterako.

ane



Gari Araolaza<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen 
(2017(e)ko urtarrila 24 09:59):
Egun on!

Hauxe iritsi zait eta pentsatu dut zuekin konpartitzeko egokia izan daitekeela.

Itxura ona du planak. Parte hartzeko denborarik ez baduzue, badago online 
inkesta bat ere bai.

Gari


_______________________________________________________________


Gonbidapena

Parte-hartze Jardunaldiak Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko 
eta Zaintzeko Plan Berezia idazteko, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean 
Portalean

Egun on,

Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan 
Bereziaren Aholkulari Taldeko partaidea bezala, Eibarko Udalak,   Ingurumen  
Arloaren bitartez, antolatu dituen parte-hartze jardunaldietara gonbidatu nahi 
zaitu.

Hitzorduak hauek dira:

- Urtarrilak 25, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2. solairuko 
Areto nagusian).

- Otsailak 1, asteazkena: 18:00-20:00. Portalea Kultur Etxean (2. solairuko 
Areto nagusian).

Jardunaldi hauek bi tailerretan oinarrituko dira. Lehenengo egunean "Lurralde" 
tailerra burutuko da, Santa Kurutz, Ixua eta Kalamuako eremuetan zentratuko 
dena. Bigarren egunean "Arraterentzako ideiak" izeneko tailerra egingo da.

Jardunaldi hauen helburua da jakinaraztea herritarrei zeintzuk diren Babesteko 
eta Zaintzeko Plan Bereziaren edukia eta helburua. Halaber, gaiaren inguruko 
ideiak zein proposamenak ezagutu eta lantzea. Modu honetan, zeure ideiak eman 
ahalko dituzu eta planaren idazketan parte hartu, inguru horretan izan 
daitezkeen interesak bermatuz.

Bide batez, aprobetxatzen dugu gonbidatzeko zure ekarpenekin  parte-hartzera 
inkesta elektroniko honetan. Minutu batzuk besterik ez dituzu beharko.

Eman iritzia Arrate, Urko, Akondia eta Kalamua hobetzeko
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSevWqy-7qfbCUeYEzpi0dypn1tFnywcWG-aGbF0Dd6LyANthA/viewform?c=0&w=1

Berriro ere animatzen zaitugu urtarrilaren 25eko eta otsailaren 1eko 
tailerretan parte hartzera, eta gurekin lankidetzan aritzera inkesta zein 
jardunaldiak eibartarren eta beste talde batzuen artean zabaltzeko.

Informazio hau zabaldu eta anima zaitez parte hartzera! Zain izango gaituzu!


Vanesa Larrabide García
Ingurumen Teknikaria

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
a.s


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
a.s

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to