Pozten naiz, Leire. Gero eta gitxiago dira, zorionez, hain ohittura
retrogrado eta sexistari eusten detsenak. Gurian (Edozer) be badira urte
batzuk emakume bazkidiak dakaguzela.

Soziedadera sartu nintzanian, banekan barne-gatazka sentimental bat. Aitta
hil zanian bere eta bere aittan soziedadera sartu nahi neban, baiña ez
jatan justua iruditzen gizona izatian baldintza. Neretzako poz oso haundixa
izan zan, kide bezela sartu nintzan Batzarrian bertan, egun hartan hartu
zala andrazkueri aukeria emoteko erabakixa.

josu




leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 15 15:56):

> Oin 10 urte ibilli nintzan zerrenda honetan kejaka Jaiki soziedadian,
> aitxa hil ostian, ezin nintzala bazkide egin andrazkua nintzalako.
>
> Mezu hórren billa ibili naizen arren, topatu ez. Baiña esan nahi detsuet
> Jaikin andra bi sartuko dirala bazkide, estatutuak aldatu ostian (batzuk
> konturatu ez, eta hasarre-hasarre dagoz).
>
> Pozten naiz! Hainbezte, ze horretaz idatzi dodan Gipuzkoako Hitzan!
> https://eibar.org/blogak/leire/elkarte-gastronomikoak-eta-patriarkatua
>
> egun edarra izango da!
>
> leire, autobonboan
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to