Nik azkenengo iruzkin bat bakarrik.
Oierrek aurreko mezuan esan zenduan "izenak eztabaida eragin badu, horren 
erabakia zabalean hartu beharrekoa da". Nik ez dot parte hartu bilera baten 
bez, baina ulertu dotenagaittik izena ez da izan bi pertsonan artian 
erabakittakua. "Zenbat buru hainbat aburu" diño esaeriak. Danen gustokua izango 
dan izen bat topatzia ez dot uste hain erreza izango danik. 

Aintzane  

    El Miércoles 24 de Mayo de 2017 12:11, leire narbaiza arizmendi 
<txarg...@gmail.com> escribió:
 
 Oierrek esan daben guztiakin ados nago. Oso-oso deseroso sentidu eragitzen 
desta izenak, retuiteatziak be lotsia emoten desta! Twitterren asko moztu naiz. 
Eta hala segiduko dot. Baina neu be, Asier, entzutzeko prest. Dana dala, izen 
batek hainbesteko esplikaziño bihar badau... 
Leire n 

2017 mai. 24 10:22 erabiltzaileak hau idatzi du ("Oier Araolaza" 
<o...@dantzan.com>):

Eskerrik asko Asier,
Neuri proposatu didazu bai, eta momenturen batean ere izan dugu elkarrizketa 
txiki bat, baina ez dut ulertu eskaintzen ari zenidana izena eztabaidatzeko 
aukera zenik, baizik eta ahots kritikoak neutralizatzeko ahalegina. Eta nik 
nire ezinegona agertu dut, baina ez horrenbeste niri izena ez zaidalako 
gustatzen, baizik eta hainbat euskalzaleri ez zaiolako gustatu, eta beraz, 
nirekin biltzeak ez du konpontzen arazo nagusia. Uasap taldeetan, facebooken... 
iritzi kritikoa agertu dutenak ere pertsonalki gonbidatu dituzue azalpenak 
emateko? Eta pentsatu, sentitu, disgustatu direnak baina ez dutenak publikoki 
ezer esan?
Hala ere, datorren astean ni biltzeko prest.
oier.

2017-05-24 10:00 GMT+02:00 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>:

Ados, Oier.
Horretaz berba egin bihar da.

Badago minduta dagon jendia. Egixa. 
(Izena oso ona iruditzen jakon beste jende mordua be bai.)

Eta nik, berriz, guztiori esaten detsuet: nahi dozuenian, nahi dan tokixan, 
nahi dan orduan. 
Dozenaka aldiz egin dot deialdixa. Ahalegin berezixa egin dot horretan. Inork 
ez desta oingoz erantzun.

Ez dot uste kontua danik Twitter bidez, edo Interneteko beste foro batzuetan 
hau eztabaidatzia. 
Ez diñot txarra danik beste foro/plataforma batzuetan be honetaz jarduterik. 
Jakina. Egin deila nahi beste.
Baina egitasmo honek badaka foro bat. Badakaz lan-taldiak. Badakaz hamaika 
aukera edozeinek parte-hartzeko eta bere iritzixa emoteko.
Eta badakaz erabagixak hartzeko guniak. 
Hantxe eztabaidatu (eta erabagi) bihar dira kontu guztiak, nik uste.

Berriz diñot: nahi danian, nahi dan tokixan.

eskerrik asko guztiori,

a.

Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko maiatza 24 
09:29):

Ni atzoko aurkezpenean izan nintzen. Ondo joan zela iruditu zitzaidan, bai.
Baina izenaren kontuarekin orrialdea pasatzeko asmoa dagoela sumatzen dut, eta 
hori ez zait zuzena iruditzen. Jende askori sartu zaio kontrako eztarritik, eta 
uste dut proiektuarentzat onena, izen horrek hainbatengan eragin duen ezinegona 
kanporatzeko aukera eskaini, eta oraindik aldatzeko aukerak daudela erakustea 
litzatekeela. Inork ez du zalantzan jartzen lan handia dagoenik atzean, gogoeta 
sakona egin denik, baina izenari eskatzen zaizkion ezaugarrien artean, "Izan 
dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadilaguztiona eta 
bateratzailia.", batzuk behintzat, ez ditu betetzen, ez baita ez guztiona ez 
bateratzailea. 
Ekimena partehartzailea izatea nahi da, baina gauzak partehartzaile izateko 
prozesua ere partehartzailea izan behar da, eta izenak eztabaida eragin badu, 
horren erabakia zabalean hartu beharrekoa da nire ustez, ez du balio talde 
batek lan handia egin duela esatea eta orain ez dagoela denborarik gauzak 
aldatzeko.
Are okerragoa iruditzen zait izenaren inguruko kritikak egin dituztenei, kasu 
batzuetan, eman zaien erantzuna (Oier Gorosabelek aipatu du hau ere). Kritikak 
egin dituztenei eman zaien erantzunak ekimenetik kanpo kokatzen ditu eta 
izenaren disgustoa pasatzean batuko direla adierazten zaie, gutxi gora behera. 
Nire ustez, izenaren inguruko disgustoa erakutsi dutenak, esaten ari dira 
beraiek ekimeneko kide direla, Eibarren euskara bultzatzea barneratuta duten 
konpromisoa dela, eta horregatik sentitzen dute zilegitasuna izenaren inguruko 
iritzia emateko. Ekarpen horiek aintzat hartu eta proiektuko parte sentiarazi 
beharrean, boikoteatzaile ipurterre moduan etiketatu eta ekimenetik kanpo 
dauden sentsazioa transmititzea akats larria litzateke.
Ekainaren 22koa lan handi eta konplikatua da, eta horretan burubelarri arituko 
da antolaketa taldea, baina ez dut uste gai hau albora uzteko arrazoia denik. 
Lehentasunez tratatu beharrekoa iruditzen zait. 

Baietz Eibar!
oier.

2017-05-24 8:32 GMT+02:00 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>:

Eskerrik asko Asier eta Eneko, animo eta publizidadiangaittik ;)

Atzo eta harañegun izan ziran lehenengo aurkezpen-batzarrak. 100dik
gora lagun bixen artian. Hasierako aurreikuspenetatik dexente gora.
Gaur-bixar beste batzar bi.
Jendia gogotsu.

Eibartarrak "aktibatzia" be bada egitasmo honen helburuetako bat.
ia lortzen dogun ;)

Nere animuak eta eskerrak horretan dabilen lan-taldiari. Batzuk hamen
be badagoz, erdi-ezkutuan. Makaleko lana, Aupa zuek! ;)

a.

Eneko Astigarraga<eastigarraga@codes yntax.com> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko maiatza 23 11:55):
> Atzo egin zen iragarritako lehen bilera. Jende dexente. Aste honetan beste
> hiru.
>
> WhatsApp bidez bideo polita zabaltzen hasi da. Hementxe duzue ailegatu
> zaidana, elkarbanatu nahi baduzue edo:
> https://youtu.be/2fGeLJVNWLA
>
> Ondo segi
>
> eneko
>
>
> On 23 May 2017 11:26 a.m., "Asier Arregi" <geobio...@gmail.com> wrote:
>>
>> Animo ekimenakin Asier eta hor zagozienak,
>>
>> Zalantza barik izenak hasi ta segittuan inpaktua euki dau, zerrenda hau
>> astintzeraiñokua. Hori oso ondo dago. Euskaltzalion alderdi emozionala be
>> majo eraginda.
>>
>> Ekimena zein dan ikusitta eta tragua pasauta, bere helburuetarako eta
>> garapenerako izena aproposa begittantzen jata. Izan be, Akebai izendatu
>> dozuena orain momentuan Ez da, ia laster Baietz bihurtzen dan eta gero Jada
>> bai, Ja bai, Jai bai.....
>>
>> Oin dala urte asko Segurako neskatxo bat ezagutu neban 6 urtekin españolez
>> tautik be ez zekixana. Elorrixon zeguala erderia entzun eta ia "ake si"
>> erderaz zan galdetu zeban. Gero, "badakit erderaz: akesi, akesi, akesi,
>> akesi"...bere ahotan japonesa ematen zeban baina.
>>
>> Eskerrik asko zuei Asier,
>>
>> A. Arregi
>>
>>
>> El 22/05/2017 a las 6:59, Asier Sarasua escribió:
>>
>> eskerrik asko guztiori, zuen ekarpen eta hausnarketengaittik.
>> Bai izenan alde egin dozuenori, eta baitta kontra egin dozuenori be.
>>
>> Garbi euki danon mezuak jaso eta hurrengo batzarretara eruango
>> dittudala zuen iritzi eta ekarpenak.
>>
>> Hori bai, zeuek be eruan zeinkie zuen ahotsa proiektu honetara. Nere
>> aldetik, danok gonbidatzen zaittuet batzarretan eta egitasmo honetan
>> parte hartzera. Modu asko dagoz bat eitteko. Hamendik eta uztailera
>> bittartian azalduko dira detalle guztiak. Eta uztaila hasieran
>> biharrian hasteko asmua dago. Ordurako, 100 lagun inguruko talde bat
>> nahi da osatzia, Eibarko alderdi alor guztietako lagunekin.
>>
>> Helburua, badakizue: haur eta gaztien artian euskeria sustatzeko
>> plangintza bat antolatzia guztion artian datozen 10 urtiotarako.
>>
>> Zuen parte-hartzian zain!
>>
>> eskerrik asko guztiori,
>> a.
>>
>>
>>
>>
>> Luistxo Fernandez<lfernandez@codesynta x.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko maiatza 19 12:15):
>>
>> izena aldatu daigun: akebai > Bakea Bai
>>
>> 2017-05-19 10:48 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga
>> <txikill...@eibar.org>:
>>
>> Nik be disgusto haundixa hartu dot; "akebai" forma horren kontra
>> burruketan nabil nere umiekin eta... honekin enteratzen badira, zer
>> esangotset??
>>
>> Gauza bat da erderakadak onartzia -zuek ipiñittako adibidien modura-, eta
>> bestia aktiboki inkorporatzia, bedeinkatzia eta bultzatzia.
>>
>> Nik ez dakitt zer dago egitasmo horren atzian, gauza ona seguraski, baiña
>> izenana larrapastada potolua izan dala uste dot, eta protestei ezin
>> detsazuela ezikusixana eiñ, Asier (hire erantzunak irakorritta "baloiak
>> kanpora botatzen" habillela begittantzen jatak).
>>
>> Rectificar es de sabios, esaten juek.
>>
>> O.
>>
>> 19/05/2017 10:14(e)an, eibartarrak-request@postaria.c om igorleak idatzi
>> zuen:
>>
>> From: Aintzane Agirrebeña <aintz...@yahoo.es>
>> To: Eibartarrak Zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
>> Subject: [eibar] Rv:  Akebai Eibar
>> Message-ID: <442473050.2032977.14951814352 2...@mail.yahoo.com>
>> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>>
>> Ba, Leire, justu adibide hori ipini dot ez dalako lexikal hutsa. Guk
>> guztiz lexikalizauta dakagu hori berbiori gaur egun, baina oiñarrixari
>> begiratzen badetsazu egitura bat dago: de + rigor eta gaiñera guk deklinau
>> egitten dogu: derrigorrian. Zuretako ez baina "Akebai" be lexikalizauta
>> dago
>> honezkero askondako.
>>
>>
>> Aintzane
>>  (uste dot lehen Leireri bakarrik juan jakola mezua...)
>>
>>     El Jueves 18 de Mayo de 2017 16:38, leire narbaiza arizmendi
>> <txarg...@gmail.com> escribió:
>>
>>
>>  Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta "akebai"
>> egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.
>> Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.
>> Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala
>> erderaren bidetik, ez bere bidia egitten.
>> Pidgin bat sortzen gabiz
>> leire n
>>
>>
>>
>> --
>> ***
>> Oier Gorosabel Larrañaga
>> http://www.abante.eus
>>
>>
>> ______________________________ _________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> --
>> Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com
>>
>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>> 675 706 553
>> http://www.codesyntax.com
>> Azitain Pol. 3-K
>> Eibar E-20600
>>
>> ______________________________ _________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> ______________________________ _________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> ______________________________ _________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> ______________________________ _________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

______________________________ _________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-- 
______________________________ ______________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  eibartarrak-requ...@postaria.com

Reply via email to