nik behintzat, kale! ;(

a.


2017 aza. 21 10:56 erabiltzaileak hau idatzi du ("Oier Gorosabel Larrañaga"
<[email protected]>):

> Aupa,
>
> Dokumentaziño bihar bat egitten nabil (euskal espeleologiaren historia),
> eta horren barruan Eibarren funtzionau zeban lehelengo taldeko kidiak
> identifikau nahiko neukez, hónek argazkixetan agertzen dirazenak:
> https://eibar.org/blogak/orakulua/50-hamarkadako-espeleologo-eibartarrak
>
> Dato gehigarri batzuk:
>
>    - 1950 inguruko espeleologo eibartarrak Aranzadi Z.E.ko kidiak ziran
>    berez; Club Deportivoko Espeleologia Sailla 1965 aldian sortu zan, Jose
>    Mari Tellerian gidaritzapian. Jente hau zaharragua da, gaur egunian 90-100
>    urte artian izango leuke, biziko balitz.
>    - Kide ezagunena Juanito San Martin da, eta hori idetifikauta dago
>    jakiña; elkarrizketetan bestien izen batzuk be jaso dittudaz: Miguel
>    Etxeberria (Julian Etxeberria, Eskola Armeriako zuzendarixan semia; itxuraz
>    Deporren zine proiekzionista ibilli zan gero), Jose Luis Vitoria, Eibar
>    apellidoko bat (“Maltza” edo “Maiza”), Arrieta abizeneko beste bat, Larrea
>    abizeneko beste bat...
>    - Argazkixetako bat Madarixan etarata dago, eta beste hirurak
>    Gesaltzako Lizunian (Arantzazu, Oñati), 1951an. Aranzadi ZE-k “I Cursillo
>    de Iniciación a las Ciencias Naturales” egin zan, eta paraleloki
>    Espeleologia Sailak Gesaltzako esploraziño jardunaldi batzuk egin zittuan.
>    Bertan Errenteriko, Tolosako, Oñatiko eta Eibarko espeleologuak ibilli
>    ziran, eta Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sisteman egindako lehelengo
>    esploraziño “serixua” izan zan.
>
>  Galdetu etxeko nagusixei, mesedez. Edozein komentarixo eskertuko detsuet!
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to