Badirudi betiko zaborrontzi berdeak kendu eta errefusarentzat bakarrik diren zaborrontzi grisak jarri behar dituztela laster Eibarren.
Kontenedore gris hauek, organikoa batzen dutenek bezala, txipa izango dute eta txartelarekin ireki beharko dira. Badirudi, beraz, organiko eta errefusaren arteko bereizketa derrigorrez egiten hasi beharko garela. Alde batetik ondo deritzot, ordua zen banaketa egiteko derrigortasuna ezartzeko. Bestalde, nola kontrolatuko da organiko edo errefusaren arteko bereizketa ondo egiten dela? Orain arte organikoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izan, eta beraz guztiok ez dute kontenedore hori erabili, gainera erabilera borondatezkoa izatera, seguraski kontzienziazio handiena dugunok/dutenek erabili dute kontenedore hori... beraz nola kudeatuko da orain grisaren kontua? Badaki norbaitek? Eskerrik asko, Mikel
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
