Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
urtarrilaren 5(a) 16:01):

> McDonaldsek ez dauka nere defentsaren behar handirik, baina hone hemen
> nere bi xemeikoak:
>
> Usurbilen atez-atekoa jarri zutenean nire begiekin ikusi nuen nola Urbil
> zentru komertzialeko jatetxe horretako langile batek bandeja guztiak hartu
> eta banaka-banaka zaborra sailkatzen zuen. Ez dakit gaur egun jarraitzen
> duten, baina "ezina, ekinez egina" iruditu zitzaidan. Multinazional horren
> jarduera normala aldatzea lortu bazuten ez da arrakasta txikia!
>
> Eibarko McDonaldsaz idearik ez neukan, baina justu aste honetan ireki du
> eibartar batek elikadura osasuntsua bultzatzeko ume/familientzako
> akademia/eskola horrelako moderno moñoño bat.
>
> Agian McDonaldsi aurre egiteko modu onena hori da, "kontraprogramazioa"
> eragitea, bai gaur egungo negozioetan eta baita negozio berrietan ere bai.
>
> Bestalde, Barrenengua aldapan anbulatorioa eta mutuako eraikinen artean
> datorrena (beste) supermerkatu low-cost bat izango omen da: ALDI. Horri
> gehitu behar zaio Uni-ren parean, DEJ-en eraikinera DIA edo LIDL (ez nago
> ziur zein) datorrela. Hau aspaldidanik entzuten da.
>
>
Supermerkatu berrien txutxumutxuetan beste batzuk: Carrefour bat T.
Etxeberrian (Corte inglesaren drogeria zegoen lokalean), Eroskik saltokia
eduki behar zuen Errebalgo merkatu berrian (ya ez, ezta?), Super BMk beste
saltoki bat nahi ei du, ...


> Gari
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko abenduaren 29(a) 13:00):
>
>> BA, nik entzun neban Carrefour zabaldu bihar zebela! Beste supermerkatu
>> bat!!!! Eta Errebal amaittu barik!
>> Abadiñon McDonalds eta BurguerKing dagoz, parez pare. Urtiak daroiez
>> zabalik, eta gaiñera, 24 orduetan zabalik ei dago McDonalds!
>> Frankizia hori Donostiako Bulebarrian zabaldu zebenian, pentsau neban ez
>> zebala aguantauko ezta urte erdi be ez! Eta beittu, hamarkada bat baiño
>> gehixago!
>> Eibarko tabernarixak kejauko dira atzera be, baiña prezio astronomiko
>> hórrekin zeresan gitxi dake!
>> Batez be kezkatzen nau McDonaldsek eragitten daben alperreko zabor
>> guztiak, eta bertako bihargiñen egoera txarrak!
>> Gero eta industria gitxiago daukagu eta esplotaziño handixagua!
>> leire n
>>
>> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> abenduaren 26(a) 09:33):
>>
>>> Kaixo danori,
>>>
>>> Atzo senide batek komentatu zeban MC Donalds bat irekitzeko asmoa dakela
>>> Eibarren, Corte Inglés-en parean, etxe berrixetan.
>>>
>>> Inork badaki ezer?
>>>
>>> Bromia izatia espero dot. Ze izango da hori bestelan, Barakaldo Megapark
>>> 2.0? Kapitalismo eta balio bako gune eta Erreinua?
>>>
>>> Herriko denda eta jatetxeen aurkako eraso basati bat izango litzateke.
>>> Eta elikadura/osasuna/kultura kaxkar, azkar eta kaltegarri bat hauspotzea.
>>>
>>> Espero, beraz, broma edo bulo bat izatia.
>>>
>>>
>>> Ane
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to