Uste dut herri honetan, Eibarren, arazo latza dugula hizkuntzarekin.
Egunotan Coliseo eta UNIn izaten ari diren antzerki jardunaldiak horren
erakusgarri dira. Hogeitaka emanaldi, horietatik 18 gazteleraz eta 4
euskaraz. Pasa den asteburuan Eibarren izan zen lan arrakastatsu bat (Los
Visitantes) gazteleraz, jakina, asteburu berean Arrasaten euskaraz eskaini
zen. Orain 30 urte Arrasate eta Eibar soziolinguistikoki antzeko egoeran
izan zitezkeen. Han euskararen normalkuntza bidean pauso sendoak eman diren
bitartan hemen non gaude?

Errementari euskaraz ikusi behar da. Euskaraz egin da, hemengo hizkuntzan
eta ez du zentzurik hemen bikoiztuta ematea. Gainera, esango nuke
eibartarrentzat Errementarin agertzen den euskara, zati batzuetan gertuko
senti daitekeela. Oso lan interesgarria egin dute pelikula  horretan
euskararen. XIX. mendean Araban erabili zitekeen euskaran airea ematen
saiatu dira. Merezi du bideo hau ikusten, pelikulan ageri den euskara
eredua nola eraiki duten esplikatzen baitute horretan aritu diren bi
filologok, Gorka Lazkanok eta KOldo Zuazo eibartarrak.
https://www.youtube.com/watch?v=H54DyX5LGs4

Guk, maila xumeagoan bada ere, Handia pelikularako, dantzarekin egin behar
izan genuen lana gogorarazi dit. Pelikulan ezer gutxi ageri da, eszena hori
oso murriztuta geratu delako, baina ezkontzaren eszenan XIX. mende
erdialdean ospatu zitekeen eztei-dantzaldi bat prestatzeko enkargua egin
ziguten. Hitz bidez hizkuntza, euskara, izen beharrean birsortu beharrekoa,
gorputz bidezko hizkuntza, dantza, izan zen berasmatu  behar izan genuena.
Baina KOldo Zuazok bideoan esaten duen ideia bera oso presente genuen guk
ere: hizkuntza bat ez da inbentatzen. Are gutxiago hainbat material
dituzunean hautatzeko eta horiekin jolasteko. Oso ariketa polita izan zen,
eta nahiz eta gero pelikulan ez den askorik ageri, horri begira prestatu
genituen hainbat material ondoren Martin Zalakain ikuskizunean aprobetxatu
ditugu, hori ere XIX. mendean, urte batzuk beranduago bada ere, kokatzen
baita.

Handia pelikularako egin genuen ariketa horren inguruko aipamen bat hemen
jaso dugu:
https://dantzan.eus/kidea/kezka/10-goya-besapean-dator-handia-asteburuan-eibarrera

Pasa den asteburuan ere izan da Handia Eibarren. Larunbat gaueko pasera
joan ginen eta ikusle gutxi iruditu zizaidan. Esan nahi dut, 10 goya
eskuratu dituen euskal pelikula entzutetsu baten emanaldian jende gehiago
espero nuela. Ez dakit zenbateraino enteratu zen jendea Handia filma
coliseoan zegoela pasa den asteburuan eta ez dakit zenbat duen erantzun
kaskar horretatik hasieran aipatzen nuen herri honen arazo linguistikoa.
Alegia, herri honek bizkarra eman dion hizkuntzan egindako filmak ez duela
ikusminik eragiten ezta 10 goya emanda ere.

oier.

2018-03-02 11:44 GMT+01:00 Gari Araolaza <g...@eibar.org>:

> Leire, zuk esan bezala da. Hemen sesioen taula:
>
>
> Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniara azpitituluekin.
>
> Larunbata 3 19:45 1 ARETOA
> Larunbata 3  22:30 1 ARETOA
> Igandea 4 17:00 1 ARETOA
> Astelehena 5 20:30 ANTZOKIA
>
> Gazteleraz bikoiztuta:
>
> Larunbata 3 17:00 1 ARETOA
> Igandea 4 20:00  ANTZOKIA
>
>
> Euskara hutsean:
>
> AZPEITIA – Soreasu
> BILBAO – Golem Alhondiga
> BILBAO – Multicines – 8
> ORDIZIA – Herri Antzokia
> RENTERIA – Niessen
> SAN SEBASTIAN – Príncipe
> TOLOSA – Leidor
> VITORIA – Florida
> VITORIA – Cines Gorbeia
>
>
>
> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:37):
>
> Ederto! Baiña txarto ez badot aittu, erderaz be emongo dabe, eta orduan,
>> euskerazko bersiñua azpitituloduna izango da?
>> Hala bada, ez daka zentzunik!
>> Noizko euskera hutsian?
>> Handia hala ikusi neban, baiña ez Eibarren.
>>
>> leire n
>>
>>
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>>  Virus-free.
>> www.avg.com
>> <http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
>> <#m_779420244563857301_m_2301997921111152394_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>>
>> Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko martxoaren 2(a) 11:07):
>>
>> Ondo da, Gari! Nik urrian ikusi nuen, Donostiako Fantasiazko eta
>>> Beldurrezko Zinemaren Astean. Pentsatu nuen... ze gozada euskaraz
>>> horrelako produkzioak egotea (egitea!!)!
>>>
>>> http://www.sansebastianhorrorfestival.eus/2018/index.php?opt
>>> ion=com_content&view=article&id=112&ide=65890&dia=28&lang=
>>> eu&v=117&Itemid=15
>>>
>>> Igandean eta astelehenean Handia ikusteko aukera ere badugu
>>> (Euskarazko jatorrizko bertsioa  gaztelaniara azpitituluekin).
>>> Aprobetxatzekoak.
>>>
>>> josu
>>>
>>> Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
>>> martxoaren 2(a) 10:25):
>>> > Egun on,
>>> >
>>> > Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat,
>>> interes
>>> > pertsonal kultural/aupagu besterik ez.
>>> >
>>> > Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan.
>>> Badakizue,
>>> > Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako
>>> moldaketa.
>>> > Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko
>>> Sagardui
>>> > ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diño "The
>>> Devil
>>> > and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez!
>>> >
>>> > Programazioa hemen duzue:
>>> >
>>> > https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-col
>>> iseoan/#film-no-2
>>> >
>>> > Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz
>>> > gaztelerazko azpitituluekin) izango direla, eta beste batzuk erdera
>>> batuan,
>>> > beraz adi zein sesiotara zoazten!
>>> >
>>> > Euskara hutsean azpititulurik gabe ikusteko Azpeitia, Bilbo, Ordizia,
>>> > Orereta, Donostia, Tolosa edo Gasteizera joan beharko duzue. Oraingoan
>>> > behintzat honetaz ondo informatu dute.
>>> >
>>> > http://www.zinemauneak.eus/albisteak/non-ikusi-errementari-f
>>> ilma-ikusgai-izango-duten-zinema-aretoen-zerrenda?utm_source
>>> =dlvr.it&utm_medium=twitter
>>> >
>>> > Ea ez dugu Goya sari baten zai egon behar euskarazko pelikula batekin
>>> zinema
>>> > betetzeko, bale?
>>> >
>>> > Gari
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > _______________________________________________
>>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >
>>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
>>> com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to