spam mezu bat jaso dut Gure Esku Dagorena. Eibarren egingo duten gauza
baten berri emateko da.

Zuen interesekoa bada, hor duzue:

*GIZA KATEAREN AURKEZPEN EKITALDIA*

Urte berezia izango da aurtengoa, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera
berriak

sortu daitezkeelako. Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki
eta demokratikoki, normaltasunez, erabakiko dugun ziklo berri bat ireki
nahi dugu.



Oraingoan, *Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen giza katea aurkeztu
nahi dizugu*. 201,9 kilometrotan, 100.000 lagun baino gehiago eskuz esku,
arrazoiez betetako zapiekin, batuko dituen giza katea. Herritarron
erabakitzeko arrazoiak erakundeetara bideratuko ditugu ekainaren 10ean.



*TOKIA: Portaleako areto nagusia.*

*EGUNA: Martxoak 20.*

*ORDUA: 19:00etan.*



-- 
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to