Behean kargatutako mezua kargatu du baten batek Eibar.org formulariotik.
Telebista programa bat egin nahi dutela... Despopulatzen doan Eibar hau ya
herri txiki bat ei da.

Ez dakit inork inoren izenean kontaktatu nahi ote duen ETBrekin... hor dago
mezua

---------------
Maitane Zure e-posta helbidea [email protected] Esan beharrekoa
Kaixo,
Zer moduz?
Maitane naiz, EITBtik idazten dizuet. “Herri txiki” izeneko saiotik, ez
dakit ezagutuko duzuen, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek
aurkezten duten igande iluntzetako saioa da. Herriak ezagutzea da saioaren
helburua; bertako bizitza, bertako jendea eta ohiturak, baina umorea ardatz
hartuta.

Kontua da, Eibarri buruzko atala prestatzen ari garela, eta bertakoengana
jo dugu laguntza eske. Une honetan hasierako fasean gaude, gai posibleak
aztertzen, horiei nola heldu, kontaktuak lortu…
Hauek dira orain arte pentsatu ditugun gaiak:
- Armak
- Bizikletak (Orbea, Bh…)
- Alfa
- Astelena pilotaren katedrala… (Pilotara beti doan kuadrilaren bat…)
- Tailerrean lan egin duen adineko pertsonaren bat… konta diezagukena lehen
nola zen tailerren mundua eibarren
- Postaririk ezagutzen?
- Kiosko saltegi mitikoren bat? Betiko komertzioa?
- Donostiako Santa Klara uhartea eibartarrena ote?
- Lambretta motorrak
- Nolakoa da eibartarren izaera?
- …
Horiek zertzelada batzuk, baina ziur gai batzuk ihes egiten digutela.
Horregatik jo dugu zuengana, bertakoak zareten aldetik jendea eta herria
bera gu baino askoz ere hobeto ezagutuko duzuenez, ea lagundu gaitzakezuen.
Nahiago baduzue telefonoz hobeto azalduko nizueke guztia!
Mila esker zuen arretagatik,
Maitane
676953997
943011785


-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to