On Wed, Oct 3, 2018 at 9:57 AM leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
wrote:

> Aspaldiko, lagunok!
> Googlek dakan alerta sistema horrekin jakin dot wikipwdian sarrera bat
> egin destela! 😱😱😱
>

Aitormena: Leire, Elena Laka eta Ogrosabelen orriak neuk sortuak dira azken
aste hauetan.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Laka
https://eu.wikipedia.org/wiki/Leire_Narbaiza eta
https://eu.wikipedia.org/wiki/Oier_Gorosabel

Wikipedia pertsonek sortzen dute. Edozeinek egin dezake, normalean
norberaren orria osatzea baino etikoagoa da beste batena egitea... Ni 2018
hasieratik nabil editatzen. Ogrosabel ere ibiltzen da azken aldi honetan.

Ikasi nahi baduzue nola editatzen den Eibartarrak zerrendakoek, ni prest
ikastarotxo bat antolatzeko ostiral arratsalde edo larunbat batean, inoiz
beste gauzatxo batzuk egin izan ditugun bezala.

Luistxo



> Begiak talo eginda, zurtuta geratu nintzen!!!! Benetan!!!! Zer dala eta ni
> wikipedian???? Era berian, pentsau neban ni egonda, beste inguruko batzuk
> be egon bihar zirala. eta laztanok, zuetako batzuk be agertzen zarie!
> Jakiña, idazle konsagrauak bazagozie: Xabier, Markos, Julen,...
> Baitta ilustre beneragarrixa be: Serafin
> Aintzindarixak: Luistxo eta Muniozguren
> Presidentiak be bai: Elena eta Asier S.
> Eta Eibar.org-k sarreria daka, jakiña!
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org
> Sarrera horretan Iturri estimatuak be badaka. Baiña klikatu eta ez da, ba,
> karrerista gazte bat agertzen???
> Ba, jakin deizuen! Wikipediaren domináziñùa haisitta dago!!!!
> leire, wikipedian
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>


-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to