eskerrik asko Serafin (eta Trunboi). EibarOrg-en gehittu dittut: https://eibar.org/albisteak/euskara-gogoetak-trunboi
a. Hau idatzi du Serafin Basauri ([email protected]) erabiltzaileak (2018 urr. 10, az. (19:49)): > > Trunboiren bertsoak, aspaldiko partez. > Serafin > > EUSKARA. GOGOETAK > > DOIÑUA: Lurraren pean sar nindaiteke > > > > I > > Barandiaranek, bere txikian, > > bazuen jakinduria > > Paleolitos arotik, zion, > > dator hizkuntza guria, > > milaka urtez iraun du, beraz, > > nahiz izotza zein euria, > > jende askogan, zaharra delako, > > sortu du jakinguria; > > gero norbaitek botako zuen > > zela txatar, iruria > > eskasa baina, tinta ugari > > bazterretan isuria > > pixkanaka du berreskuratu > > izen ona, irudia. > > > > II > > Erromatarrek ekarri zuten > > euren hizkuntza, kultura, > > golde berria, galtzada, zubi > > miliarri, eskultura, > > jaso zituzten opidum-ak ta > > harresi sendoz ingura, > > kosta miatuz batel lirainak > > abaroetan aingura; > > ingeniaritzan aurreratuak > > teknika onak eskura > > akueduktoz hurbiltzen zuten > > iturrietatik ura, > > euskarak dirau eta latina > > mugatua liburura. > > > > III > > Erromak egin hildoan ziren > > ereingo kristau haziak > > moda bitxia hedatu zuten > > Egiptok, Kapadoziak, > > seigarren mende bueltan hor ziren > > haitzak zulatzen hasiak > > bakardadean nahi bait zituzten > > jaso Kristoren graziak; > > Trebiñon dira aterpe hoiek > > geuk ditugu ikusiak > > denon arreta merezi dute > > hain xumeak, bereziak > > euskara al zen zerabiltena > > harpe hoietan biziak? > > > > IV > > "Ora et Labora" hasierako > > Benitoren aldarria, > > solteak batuz eraiki zuen > > monakal era barria, > > lehenengotik ezarri zien > > klausuraren uztarria, > > pobreza eta kastitatea > > beharrezko oinarria; > > Euskal Herrira iritsi eta > > zabalkunde deigarria, > > euskara urri idatziz, behintzat, > > orri ertz baten jarria > > "Izioqui dugu ajutu ez dugu" > > perpaus gogoangarria. > > > > > > > > V > > Erdiaroko ilunbe hitsak > > bide zabal argiari > > Berpizkundea deritzo orain > > mende biko garaiari, > > literatura, itzulpengintza, > > miresmena grekerari, > > jakiminaren ezten zorrotzak > > aurrerapenak ugari; > > hemen batzuek gogoz, sutsuki > > ekin zioten lanari, > > "gure mintzairan idatz daiteke" > > Etxeparek munduari > > euskaraz lehen inprimatua > > eman zigun hark opari. > > > > VI > > Estatuetan oinarritu da > > hizkuntzaren ahalmena > > kolonizatu ondoren, baina, > > gurearen ukapena, > > ezdeusa, zatar, txiro, trauskila > > MARIANAren txostena, > > teoriari bide emanez > > ezabatzeko baimena; > > "El Imposible Vencido" bera > > galtzailearen auhena > > frogatu nahirik euskara zela > > mintzaira zahar, gardena > > arrazoiaren bermea zuen > > etsaiak indarrarena. > > > > > > > > VII > > Kulturak bere piztualdia > > urtu zenean izotza > > andre zein gizon suhar, argiak > > jaso zutenak ahotsa > > bazter utzitik ohiko izu > > gutxiespen eta lotsa > > erein behar zen haziarentzat > > ireki zuten lorrotza; > > Españak zuen ezarri, baina, > > lege estua, zorrotza > > gaztelenia ozen goratuz > > euskarari kenduz hotsa, > > hainbeste urte iraun duena > > bere etxean arrotza. > > > > VIII > > "Ekarri dugun mintzairan duzu > > benetan askatasuna > > jakinduria unibertsala > > bizitzari erantzuna" > > berba jario, azpijokoa, > > erdainua, behazuna, > > mehatsu, irain, eraso, zigor, > > lotsarien eraztuna; > > hara zer duten ekarri hauek > > debekua ta isuna, > > orain pareko, ofiziala > > sinatuz gero ituna, > > itunak itun argi, nabarmen > > menpeko euskal hiztuna. > > > > > > > > IX > > Duela mende erdi bat edo > > egonezina zen latza > > egin beharra zegoen zerbait > > erne zekigun baratza, > > geure hizkuntzan analfabeto > > alfabetatzen urratsa, > > Euskaltzaindiak, bere aldetik, > > batuaren lehen ardatza; > > ikastola ta gaueskolena > > ekinbide aberatsa, > > itolarrian zegoen hari > > itzuli zioten hatsa > > gero goizargi bihurtu zaigu > > beltza genuen arratsa. > > > > X > > Irakaskuntza dugu geroa > > dezagun,bada,eratu > > jantzi,aberats,zabal,euskaldun > > ez dadin azken geratu, > > lehenik dugun eginkizuna > > erdal katetik askatu > > lamia kantu oro baztertu > > ta nortasuna garatu; > > biko sistema kaltegarria > > hezkuntzatik ezabatu, > > euskara landu, kultura jorra > > etorkizuna finkatu, > > gero geuk dugu erabakiko > > zein erdara aukeratu. > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
