Egun on, Aukerarik baduzue, ez galdu uztailak 19 arte Eibarko Armagintzaren Museoan dagoen erakusketa. Eibarko industria-sarearen berreraikuntza 1938-1942
Apirilaren 25etik uztailaren 19ra https://armia-eibar.eus/erakusketa/temporales Bi interes nagusi nere ustez, Mikel Aparicio arkitektuak antolatu duen erakusketa eder honetan: - Aintzinako Eibar nolakoa zen ulertzeko oinarrizkoa den 1940 inguruko planoa, lurrean eta tamaina handian. Indianokua non eta nola zegoen ulertzeko, merkatu plaza zaharra, Ego ibaia nondik nora zebilen, Alfako igerilekua non zegoen, Elgeta-kale, Barrenkale, BirjiƱape-Ardantza, trenbide propioa zeukan Mekolako fabrika... Dokumentu fundamentala - 1940. urte inguruan Eibarren eraiki ziren fabrika-eraikinen katalogoa. Bertigoa ematen du garai bateko Eibarko industriaren indarraz konturatzeak, El Casco-ren fundatzaileak 22 urteko bi ume-moko zirela, eta abar. Irekiera ordutegia: asteartetik-ostiralera 16:00-20:00 Gari PS: Zerrendako politikarientzat ideia bat: erakusketa horretan dagoen plano hori kalean, toki esanguratsu batean lurrean serigrafiatzea edo nolabait erreproduzitzea. Tennesseen badute horrelako bat: https://www.google.com/maps/place/Tennessee+Map+Plaza/@36.1687552,-86.7862822,3a,75y,68.48h,78.22t/data=!3m8!1e1!3m6!1sAF1QipPFhUtV-XkQ8udkEHZl-3vbKAoZSlIaW60IM24-!2e10!3e11!6shttps:%2F%2Flh5.googleusercontent.com%2Fp%2FAF1QipPFhUtV-XkQ8udkEHZl-3vbKAoZSlIaW60IM24-%3Dw203-h100-k-no-pi-11.060895-ya31.661045-ro-0-fo100!7i8704!8i4352!4m5!3m4!1s0x0:0xacb62f12740f779c!8m2!3d36.1687543!4d-86.7861781
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
