Lagunok, Eibartik zenbat urtengo dogu? Alkarrekin juango gara? Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 17, Asz 17:28):
> Kantau nahi dabenandako, hamen nere errepertorixoko proposamen batzuk > (nahi dabenak inprimitzeko;-) ). > > O. > > ************************************ > > > Zenbait bertso xelebre > > (Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika) > > > Batzuetan jartzen naiz etxetik begira > > Begiak jausten zaizkit leihotik behera > > Lurrean salto eginez kanikak bailira > > Gaua etorri arte dibertitzen dira. > > > Ikusmira galduta asper naizenean > > Gogoa ipintzen dut etorkizunean > > Zer egin behar dudan euskaldun artean > > Suizidatzen ez banaiz datorren urtean. > > > Estraineko gauza zeharo alpertu > > Jatearekin soilik nor da gaur kontentu > > Asmatu behar ditut makina bat santu > > Egutegia festaz erabat gorritu. > > > Lagunekin paratu txokolate jatiak > > Zaku karrerak eta bidaia haundiak > > Ezagutu nahi ditut enpatxu eztiak > > Konstantinopla eta Parisko zubiak. > > > Apaizei sotanak dizkiet kenduko > > Itsasuntzi piraten banderak eiteko > > Tiobibo batetan denok gara igoko > > Zintzoak garelako ez dugu ordainduko. > > > Musika joko dugu alde guztietan > > Batek bonboan eta besteak tronpetan > > Bilutsirik bainatuz ilargi argitan > > Maitia bilatuko dugu ur azpitan. > > > Biziko gara horrela hirurehun bat urtez > > Banku guztietako jabetzaren kaltez > > Sufrimentua eta nigarraren ordez > > Farra eta farrandaz historia betez. > > > Horrelakorik inoiz gerta ez baledi > > Izan gintezke arrano batzuentzat txori > > Txit ondo hitzeginen eskuetan geldi > > Borreroak baditu milaka aurpegi. > > ******************************************* > > Vive, vive la liberté! > > > Anonimoa, 1869 > > > Apez fanfarroi zenbaitek > > desafioa bota'itek: > > Karlos errege, > > bortxaz bedere, > > paratu behar ome'itek: > > balore ona behaitek. > > > Apezak, zer nahi dezute > > zuek errege bilatzen? > > Partikularki > > Karlos septimoz > > nihor eztelaik oroitzen? > > Hori bai zaiku txokatzen! > > Ez dire apezak bakarrak, > > baituzte lagun azkarrak; > > haundimendiak, > > ez galtzeagatik > > lengo influjo ta indarrak, > > egin dire karlostarrak. > > > Beti horien bizia > > izan da hipokresia; > > mundu guzia > > umil-umila > > beren eskura kartzia > > da hoien lege guzia. > > > Bonuak eta graduak > > dirutan ttuzte hartuak: > > hek ezin kobra, > > hok ez balio > > Karlos errege egin arte; > > esperantza ona daukate. > > > Galduagatik diruak, > > badute konsuelua: > > paper oiekin > > egin dezakete > > gibeleko serbiziua; > > horra deskite modua. > > > Apezaren misionia da > > bakea erakustea; > > ez partiden bat > > armatu eta > > bera aitzindari atera, > > gerra zibila piztera. > > > Fede onez kunplitzea > > nork bere obligazionia, > > makurrik gabe > > geren dretxoak > > elkarri respetatzea, > > hori da libertadea. > > > Obispo eta kanonigo, > > apez eta fraile, > > zuek gurekin > > oihu egin zue > > zintzurrak larrutu arte: > > Vive, vive la liberte! > > ******************************************* > > Ttiki ttikia > > (Georges Brassens / Anje Duhalde) > > > Ez nuen inoiz txapelik kendu > > nehoren aurrean > > ta orai berriz noa zoratzen > > deitzen nauenean. > > Otso nintzen ta bere eskutik > > jaten dut geroztik, > > zakur gaixtoaren hortz handiak > > ez ditut jadanik. > > > Ttiki-ttikia bihurtu nintzen, > > panpina bat besterik ez zen, > > etzanda begiak hesten zituen > > aita-ama erraiten zekien. > > > Beti izan naiz oso egoskorra, > > ah! zer aldaketa, > > urtu egin naiz bere ezpainetan > > izotzen antzera; > > ezpain gozoak, ezpain xamurrak > > kontent dagoenean, > > bihurtzen dira mutur luzean > > haserre denean. > > > Segi behar ditut bere legeak, > > agindu guziak, > > zentzugabeko erokeriak > > ta jeloskeriak. > > Neska xarmant bat behin agertu zen > > etxeko atarian, > > golpe ederrak bildu zituen > > bere ausardian. > > > Azti guziek erran didate > > galduta nagola > > panpina hunen atzaparretan > > hiltzera noala. > > Ustegabean denak gabiltza > > borreroaren bila > > nere kasua desiratzen dut > > bera izan dadila. > > ******************************************* > > Trapu zaharrak > > > (Iparragirre) > > > Egunez trapu biltzen > > gabean dantzan lehertzen > > beti umore onian > > degu pasatzen, > > eta goizian goiz > > kalian irten da > > lo goxuan daudenak > > esnatzen dira. > > > Traperoooooo! Trapero zaharra, trapuaaaaaak!! > > > Atera atera, trapuak saltzera > > nik erosten ditut modu onian > > arditian prakak kuartuan albarkak > > ta burni zaharrak txanponian > > > Erosten ditut trapuak > > praka zahar urratuak > > gona gorri zaharrak eta > > atorratxuak. > > Jo zak zurrumuzki > > atabal soinu > > dantzan egiteko > > beti erana. > > > Trapuuuuuuuuu.... trapuuuuu! > > > Atera atera, trapuak saltzera > > nik erosten ditut modu onian > > arditian prakak kuartuan albarkak > > ta burni zaharrak txanponian > > > Eltze elbarriturik > > pertza zulorik duenik > > arran parrillik edo > > trebera zaharrik > > inork saltzeko badauka > > librako txanponian > > ¡Ramon Batistak! > > erosten ditu. > > > Trapuak treberiak eltziak trapuuuuuuuu!!!!! > > > Atera atera, trapuak saltzera > > nik erosten ditut modu onian > > arditian prakak kuartuan albarkak > > ta burni zaharrak txanponian > > > (Ateraaaaaa...!! Atera trapuak saltzeraaaaa...! > > nik erosten ditut nik, modu oniaaaaan....!!) > > arditian prakak kuartuan albarkak > > ta burni zaharrak txanponian > > ******************************************* > > Sorterriko Koblak > > (Joseba Sarrionaindia / Mikel Laboa) > > > Oihaneko pagoak blai > > aideratuz iru elai > > ostadarraren harian dira > > hirurak pausatu nahi > > > Larrosak dira gorriak > > edo bestelan xuriak > > hagitzez ederragoak dira > > neskatilaren irriak > > > Maldan behera urratsa > > betiko bidean latsa > > hodei ilunak gaua belzten du > > udazkena da ez bedatsa > > > Usapalak ostantzean > > huts bata badut bihotzean > > zatoz maitea gure etxera > > dostatzera arratsean > > > Eder basoan haritza > > haran aldean garitza > > fruitu antzera ontzen da hemen > > gizasemeen bizitza > > > Sagar gorriak dilindan > > damea dago ganbaran > > maite laztanez hartzeko eta > > elkartzeko ohantzean > > > Iluntasuna abailtzen da > > luma galdu bat bezala > > begiak uso, mingaina harana > > zure bihotza ene aingura > > > Hurrun gauhontzak uluka > > zakur deslaiak zaunkaka > > mende oso bat iraganen dut > > zure ondoan koblaka. > > ******************************************* > > Ni hiltzen naizenean > > > (Herrikoia) > > > Ni hiltzen naizenean, trala... > > ni hiltzen naizenean, > > ez ehortz elizan (bis) > > baina ehortze nazazue, trala... > > baina ehortz nazazue kupela tartean (bis) > > eta buruz barrikara, trala... > > eta buruz barrikara, ahoa zulora. > > > Ni hiltzen naizenean, trala... > > ni hiltzen naizenean > > ez ehortz lurpean (bis) > > baina laga nazazue trala... > > baina laga nazazue > > belardi batean (bis) > > ta poxpoloak patrikan, trala... > > ta poxpoloak patrikan, > > papera aldean (bis). > > > Hilik egon ezkeroz, trala... > > hilik egon ezkeroz, > > ez egon trixterik (bis) > > baina dantza ezazue, trala... > > pandero eta soinu (bis) > > eta musiko direnak, trala... > > eta musiko direnak > > poltsikoan gutxi (bis). > > ******************************************* > > Loiolako porrusalda > > > (Koldo Izagirre) > > > Azpeitiko mutila Inazio donea > > Zazpi atso gazteri jasoa gonea > > Ai zer gonorrea Inazio donea > > > Herriaren lepotik mila marabedi > > Loiolatarren kasta madarika bedi > > Besteren izerdi mila marabedi > > > Oinaztarren mutila han aurrean doa > > Gaztelaren pausoan oina 'ta zangoa > > Ederra zapoa han aurrean doa > > > Iruñan hartu zuen zangoko herrena > > Nafarroa salduta etsaia barrena > > Ez du okerrena zangoko herrena > > > Begira nola doan aldarera herren > > Apostoluetatik jarria da hurren > > Ifernuko Txerren aldarera herren > > > Orduan sortu zuen Jaunaren armada > > Munduko gerra zikin guztien ama da > > Inon beltzik bada Jaunaren armada > > > Jainkoaren aldeko beso armatua > > Dolarrak aspaldian ongi xarmatua > > Ustel samartua beso armatua > > > Loiolan ageri da eder basilika > > Zeruko zergazainek sakela kilika > > Kristo zintzilika eder basilika > > > Hizketa leuna du Kristoren morroiak > > Sotanak beltzak baina zuriak sermoiak > > Loiolan zer lohiak Kristoren morroiak > > > Urolako lohietan kli-klu kli-klu kli-klu > > Horra santu batenak gaur zenbait meritu > > Inaziok baditu beste hainbat kli-klu. > > ******************************************* > > Libro etxen > > (Pierra Bordazaharre “Etxahun”) > > > Abrekeria zer trixtezia horrengatik > > Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik > > Ogenik gabe adin florian inozentik > > Maite beitzütüdan o Ama Eskuadi oroen ganetik > > > Entzün nezazü ama zure deitzen > > Entzún nezazú zure nigarstatzen > > Eskualdún lúrretik naüe ohiltzen > > Noiz othe sarthüren niz ni libro etxen > > > Bai maradikatzen haügü Hitler krimiñela > > Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola > > Errekaz ixurrazi deikük gure odola > > Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola > > > Ez adiorik o Donostia ta Gemika > > Nausi zaharra hasirik beita intzirika > > Ez dakigüla esküaldün horier hain mendeka > > Uste beno lehen ez zakion ützül errepüblika > > ******************************************* > > Lagun, etor gurekin > > > (Guk) > > > Batez > > mendi eta oihanetan > > pentse eta alorretan bizi > > nahi dugu gure etxetan. > > > Batez > > laborarien auzia > > ezin da irabazia nahi > > norbaitekin ta nor ez jakin. > > > Biez > > langile guzien mina > > nausientzat gaxtagina senda > > litakea gure indarrez. > > > Biez > > nun ez denari gogorka > > ezin da egin borroka nahi > > norbaitekin ta nor ez jakin. > > > Lagun, etor gurekin, denok elgarrekin ba dugu zer egin. > > Gu ez gira lotsatzen, etsaia nun hazten, han da gudukatzen. > > Gure odolez ta ontasunez gure izaitez dirade gosez; > > elgartasunez erakuts hortzak elgarri josiz buru-gorputzak. > > > Hiruez > > besteen bizkar bizi dena > > utzirik besta lehen lana mozten > > ahal gera ari hegalak. > > > Hiruez > > diruaren lege latza > > ezin da nihundik kasa nahi > > norbaitekin ta nor ez jakin. > > > Lauez > > libertateko bidean > > bide luze ta hertsian tinka > > eta gogor elgar atxiki. > > > Lauez > > itotzen ari den haurra > > ezin da ekar bizira nahi > > norbaitekin ta nor ez jakin. > > > Lagun etor gurekin... > > Gure odolez... > > > Bostez > > ardiz bezti den otsoa > > barnea ustelezkoa argi > > ikus nor den gure ondoan. > > > Bostez > > barkua zuzen eraman > > haizeari gogor eman nahi > > norbaitekin ta nor ez jakin. > > > Lagun etor gurekin... > > Gure odolez... (bigarrengo zati hau bis) > > ******************************************* > > Gizon arruntaren koplak > > > (Xabier Lete) > > > Kantatzera niazu bertso bat edo bi > > herenegun jarriak gizon arruntari > > Antonio Lorentxo edo Josemari > > gauza ederra denik ez ukatu neri. > > > Goizian jeikitzian lenbiziko gauza > > aba zabaldu eta jazten ditut galtzak > > muturra garbitzeko nolako zalantzak > > ezin kendurik nabil luaren orratzak. > > > KAfesnia hartuta horrekin batera > > al baldin badut behintzat noa komunera > > aurrian papera ta atzian papera > > periodikua letuz ilustratzen gera. > > > Etxetikan lanera noa nahiko mantxo > > Realak kuatro uno galdu zuen atzo > > kalean bi zakur ta beste hiru atso > > egunon don Pepito eta don Alfontso. > > > Gauzak gaizki dabiltza hau da komeria > > Afganistanen gerra piztu zuten ia > > tokatzen baldin bazait aurten loteria > > erosi beharko dut Zitroen berria > > ongi egon omen zan Tolosan peria. > > > Ongi ikasi nuen gaztetan baltsian > > karterari kontutzen txamarra galtzian > > Artxandako aiziak beruak baitzian > > aderki egoten zen ohearen atzian. > > > Ni lana egina naiz semiak hazteko > > haiek eskola ona xuxen ikasteko > > ikasi eta gero lanian hasteko > > ez ditezela izan bazterrak nahasteko. > > > Semien semetatik bait datoz semiak > > batzuek arrak eta bestiak emiak > > batzuek lodiak ta beste batzuk meiak > > horrela jarri zuen Jaunaren Legiak. > > > Gaurko eguna ere bota dugu bada > > gizon okupatua gauza ederra da > > asko gustatutzen zait olluaren salda > > Mugairen hasten baita Belateko malda. > > > Ez naiz ni gizon txarra baina zer arraio > > Fidel Castroizateko ez bait nintzan jaio > > musian egiten dut makina bat saio > > andriaren onduan afaldu det iaio > > orain ohera noa bihar arte aio > > bihar arte aio > > bihar arte aio! > > > ******************************************* > Herio latza (De Trevilleren azken hitzak) > > > (Etxahun Iruri, 1966; "De Treville" pastoralarentako) > > > Herio latza hüilantzen ari hiz > > dolürik gabe orai nitarat > > otoizten haüt ixtant bat ützi nezak > > ene azken adioren egitera. > > > Hori bera da denen ixtoria > > herioak bardintzen handi ttipiak > > zeren ilüsione bat bera da > > lürraren gaineko gure pasajea. > > > Ene jauregi pare gabekoa > > hiri altxatürik banüan fiertate > > hitan igaran denbora gozoa > > hain llabür nükeala ez nüan uste. > > > Hori bera... > > > Oi Basabürüa miragarria > > bortüz eta mendiz üngüratürik > > bostetan nik begistatü zütüet > > ürgüllükin terrasa hontarik. > > > Hori bera... > > > Adios arren Mari Maidalena > > zük ingana nezazü lotarik > > ene ondotik baratzen direnek > > izan ez nadiala ahatzerik. > > ******************************************* > > Gitarria ta biolintxua > > > (Angela eta Ana Maria Armona, 1721) > > > 1 > > Gitarria ta biolintxua, > > ederrak jakuz etorri, > > ederrak jakuz etorri [eta] > > Jaungoikuak baixe eztaki. > > > 2 > > Arrabaleko dama ederrok > > Ez arren urten etxerik > > Trupin jauna horra nun datorren > > dama ederren ondorik. > > > 3 > > Gitarria ta biolintxua > > Atxakiatzat harturik > > Kaballeria ta perrukia > > Enkaxe puntaz beterik > > > 4 > > Tabakera bi or darabiltza > > Zorabedarrez beterik, > > Zein ezkonduba zein ezkontzakia > > Eztau iminten dudarik > > > 5 > > Orregaiterren atera eben > > Lehen bere Lekaitiorik, > > Arraguetako jentiak > > Lehenago dauko jakinik. > > > 6 > > Trupin jaun horrek zortzirak jota > > Urtetzen dau etxerik, > > Urtetzen dau etxerik [eta] > > Dama ederren alderik > > > ******************************************* > > Gezurtientzat > > > (Jose Mari Lopetegi, Hendaian errefuxiatua 1936ko Abenduan) > > > Ordu biak laurden gutxietan > > Azaroaren zazpian > > pinpi ta panpa kañonazuak > > Irunen ta Ondarrabian. > > Zer ote ziran hainbeste soñu > > altxatu giñan abiyan > > obetoxiago entzuteko > > obetoxiago entzuteko > > itsas aldera joan giñan. > > Bi andrek leyotikan parrez beriala > > Madrid artu zalako soñuak zirala. > > Oik uste zuten zala Madriden sartzia > > kanpantorrera joanta ezkillak jotzia. > > > Nik buruari dardar egin ta > > au esan nuen aurrena: > > gezurra zala, soñu auekin > > itxura egiten zutena. > > Bizkai aldetik gure anaiak > > mugitzen hasi zirala > > aien aurkako jendia bildu > > aien aurkako jendia bildu > > ori zala bear zuena. > > Nik esanda bezala urrengo goizian > > Irun ta Ondarrabitik zenbat joan zi’an. > > Oik uste zuten zala Madriden sartzia > > kanpantorrera joanta ezkillak jotzia. > > > Atabalakin tanborra juaz > > gizon bat deika atera > > irakurririk erriari deitzen > > alkate jaunan papera. > > Seietan musika soñuakin > > goazen guztiok dantzara > > Mondragoi ere guria da ta > > Mondragoi ere guria da ta > > gizona zer ari zera. > > Orain erdi gordian zokuan or daudez > > erdiak erotuta nora joanik ez. > > Oik uste zuten zala Madriden sartzia > > kanpantorrera joanta ezkillak jotzia. > > > Erri guztia engañatutzen > > gezurren modu txarrian > > orrelakorik ez da egiten > > gizon zintzuen aurrian. > > Zuek zauztela denen nagusi > > Españiako lurrian > > ez daukazute ezkillak jorik > > ez daukazute ezkillak jorik > > Madriko kanpantorrian. > > Arritzen naiz gauz ori burura etortzia > > eta oinbesteraño gizona erotzia. > > Oik uste zuten zala Madriden sartzia > > kanpantorrera joanta ezkillak jotzia. > > ******************************************* > > Espetxetik > > > (Jon Tapia Irujo / Anje Duhalde) > > > Ortze gabeko, paraje mingots, > > Xortaka ximel diren hainbat bihotz, > > Zurbil harriak, burni, harresi..., > > Haizeak dakar kantu eresi. > > Hau da geriza! > > Laidatu dute euskaldun giza, > > Gailendu zaigu bortiz paliza. > > > Zoria urri, zohargi ere, > > Milaka lege ta sasi botere, > > Jasan beharrak zigor ta bortxa, > > Beti gainean eraso hotsa. > > Non dago indar?! > > Makildurikan hamaika bizkar. > > Gaua heldu da zorrotz ta zipar. > > > Arrats gogorrak oinaze dakar, > > Zelda lizun hontan samin ta bakar. > > Zutaz galdezka hainbat intziri, > > Bainan alferrik, hau da martiri! > > Ene maitea!! > > Nahigabe astunek naute betea, > > Suntsigarria da minkidea. > > > Negar zotinka, mendre geratu, > > Luze ta astun gau madarikatu. > > Grina zitalek naute ebaki, > > Bihar biziko naizen nork daki? > > Zure beharra! > > Mingor, txiro..., ta arras bakarra. > > Etor dedila txori goiztiarra! > > > Ekaitz ondoren egunsentia, > > Oilarturikan bihotz amestia. > > Samin itzelak joanak dira, > > Nagusitu da argi diztira. > > Ez naiz galdua! > > Berpizturikan bizi-gogua, > > Bihozmin hura da urrundua. > > > Pizti maltzurren eragin latza, > > eri eta hauskor den azken hatsa. > > Ziztrin ta hutsal hauen joera, > > alferrik dabiltz, damu ez gera. > > Gure bidean, > > dugu irauti denok batean, > > euskal iraultzak duen legean. > > > Agur maitea, agur laztana, > > hainbat zorion eta poz emana. > > Etorriko da egun berria, > > ez dago urrun udaberria. > > Ene landare! > > Hain eder eta hain paregabe, > > nire barnean beti zerade. > > > > ******************************************* > Euskalherri nerea > > > (Xabier Lete) > > > Euskalerri nerea, ezin zaitut maite > > baina nun biziko naiz zugandik aparte... > > anaien aurpegian begirada hotza, > > bihotz berotasuna izaten da motza. > > > Arratsaldeak beti dakarren tristura > > neretzat izaten da bakardade hura, > > argitu nahirik begiak, balio al du gure egiak? > > Bide bat aukeratzean gelditu nahi nuke gure lurrean. > > > Ezin erabakirik esantako hitzak > > pauso baldarrak ditu gizonen bizitzak; > > neurri zuzen baten beharrak lotutzen dizkit nere indarrak. > > Erreka zabal garbia, zugan egon bedi gure argia. > > > Urruti joan ezkero berriz itzultzean > > nolako zulo beltza nere bihotzean... > > ekin dezagun aurrera, gerra hontan saiatuko gera > > tristea etxerik eza, lurrak emango dit bere babesa. > > > Euskalherri nerea, behar zaitut maite > > nun biziko nintzake zugandik aparte... > > anaien aurpegian begirada hotza > > ezpainetan iraina, harrizko bihotza. > > ******************************************* > > Fama txarra > > (Georges Brassens / Anje Duhalde) > > > Ez diot harrokerian, > > fama txarra dut herrian. > > Mintzatu edo isildu > > lotsagabe naute deitu! > > Ez dut nehori kalterik egiten > > nire bidexka dut zintzo segitzen. > > Baina jendeek ez dute maite > > beren gisa bizi ez bazare, > > nitaz dira gaizki mintzo, > > mutuak ez bistan dago. > > > Pesta nazionalean > > ni gelditzen naiz ohean, > > musika militarrari > > gorroto diot aspaldi. > > Ez dut nehori kalterik egiten, > > musika hori ez bazait gustatzen. > > Baina jendeek ez dute maite > > beren gisa bizi ez bazare, > > denen erhi puntan nago, > > beso motzenean salbo. > > > Iheslari bat ikustean > > zakurrak bere atzean, > > harrika haizatzen ditut, > > beharduna laguntzen dut. > > Ez dut nehori kalterik egiten > > zakurrak niri ez zaizkit gustatzen. > > Baina jendeek ez dute maite > > beren gisa bizi ez bazare, > > lasterka ditut ondotik, > > denak zango motzak ezik. > > > Profeta ez izan arren > > badakit zer pentsatzen duten, > > soka bat dute hartuko > > lepotik dautate pasako. > > Ez dut nehori kalterik egiten > > beren bideak ez baditut hartzen. > > Baina jendeek ez dute maite > > beren gisa bizi ez bazare, > > zintzilik ikusiko naute, > > itsuek ez hanbat hobe. > > ******************************************* > > Ekuadorren dago Kito > > > (Gozategi) > > > Ekuadorren dago Kito > > jendea jendeak itto > > Indioaren bideak > > gogorrak dira txikito > > > Txilen behera Santiago > > hemendik urruti dago > > askapenaren herritik > > oraindik urrutiago > > > Indian dago Kalkuta > > jende artean galduta > > badago nori eraman > > badaukanari kenduta > > > Itxaspean Atlantida > > hartu turismoko gida > > zapalkuntza jasan gabe > > jendean hantxe bizi da > > > ******************************************* > Biyotz erituba > > > (Indalecio Bizkarrondo “Bilintx”) > > > > Triste bizi naiz eta > > hilko banitz hobe > > ba dauzkat bihotzian > > zenbait atsekabe; > > dama bat maitatzen det > > baiñan haren jabe > > sekulan izateko > > esperantzik gabe. > > > Nere biyotz gaxua > > penatuba dago > > ezin egon liteke > > ai! penatubago; > > pasatzen ditutala > > aspaldiyan nago > > egunak triste eta > > gabak tristiago. > > > Zein ote dan eziñik > > kontura erori > > kutiziya jaioko > > zaiote askori; > > nik ordia ez diyot > > esango iñori: > > berak badaki eta > > bastante det hori. > > > Nere amoriyua > > hain fiña izanik > > beti goguan zauzkat > > ahaztu gabetanik; > > ez da mundu guztiyan > > iñor kapaz danik > > dama, zu maitatzeko > > hainbeste nola nik. > > > Etzaitut ikusitzen > > desio hainbeste > > ditxa hori logratzen det > > iñoiz edo beste; > > eta ez detanian > > logratzia uste, > > hura triste ibiltzen naiz! > > Jesus, hura triste! > > > Erregututzen dizut > > o Jesusen ama, > > nitaz kupi derilla > > maite detan dama; > > bihurtzen badirazu > > biyotzera kalma > > kantaz banatuko det > > milagruen fama. > > ******************************************* > Bertsuak jarri dizkat > > > (Herrikoia - Amaia Zubiria) > > > Bertsuak jarri dizkat neure burubari > > nahigabia ba daukat barrenan ugari > > mutil gustokorikan ez dalako ageri. > > > Berrogei eta sei urte ein zaizkit pasatu > > eta azala berriz pixka bat ximurtu > > neska zahartuko ote naizen egi'naiz bildurtu. > > > Oraindiokan ez nago mirabe baldana > > kupirarikan gabe egiten det lana > > ezta gaizki izango ni hartzen nauena. > > > Gazterik ikasi nuen plantxan eta josten > > honela saiatuta diruba sobratzen > > senartxo bat besterikan ez det desiratzen. > > > Gazterikan banituzte nik zazpi nobiyo > > batekin ere ez nintzen ezkontzeko piyo > > orain damututziak ez digu baliyo. > > > Neskatxa ederra nagola iruritutzen'tzat > > zazpi arroba ta erdi badaduzkat behintzat > > ai zer berogarriya mutil zahar batentzat. > > > Mutil zaharrikan ez bada betor alarguna > > ez da errex egiten gustoko fortuna > > nolabaitte nahi nuke oyerako launa. > > > Amar mila errial ba daukat dotia > > beste bost milla berriz etxeko partia > > ni hartutzen nauenak ai ai ze suertia. > > > Hartzerikan ez nuke nahi gaizto ta nagirik > > eta hain gutxi berriz mozkor ta ordirik > > txarra izatekotan hobe det bakarrik. > > ******************************************* > > Baratze bat > > > (Pier Paul Berzaitz) > > > Hau da egün eijerra > > mila txoriek kanta > > tziauri ene erregina > > besoak zuri ditizüt para. > > > Baratze bat nahi dizüt egin > > Amets sekretuenekilan > > Liliak egün jauntzi eijerrenetan > > Mila kolorez dantzan bihotzetan. > > > Gaü beltz ta sakonetik > > Jeikitzen naiz hoztürik > > Bihotza hain tristerik > > Usu hitaz berantetsitürik. > > > Baratze bat... > > > Karrosa bat hor dugu > > Kanpoan gure aiduru > > Ez gal aboro denbora > > Hiskor beitago amodioa > > > Baratze bat... > > > Maitarzun berriari > > ilargiak dü argi > > emanen deikü aski > > guk elgar maita dezagun beti. > > > ******************************************* > Atharratzeko gazteluko kantua > > > > Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratü > > Atharratzeko Jaunak bata dü galdatü; > > Üken dü arrapostü eztirela huntü, > > Huntürik direnian batto ükenen du. > > > Portaliala joan zite ahizpa maitia, > > Ingoiti horra düzü Atharratzeko Jauna, > > Otoi erran izozü ni eri nizala, > > Zazpi egün ohietan ohian nizala. > > > Klara zoaza orai salako leihora, > > Ipar ala hegua denentz jakitera, > > Iparra balinbada goraintzi Salari, > > Ene korpützaren xerka jin dadila sarri. > > > Ama, joanen gira oro elkarreki, > > Etxerat jinen zira xangri handireki, > > Bihotza kargatürik, begiak büstirik, > > Eta züre alaba tunban ehortzirik. > > > Ama, saldu naüzü biga bat bezala, > > Bai eta desterratü, oi Espaniala, > > Aita bizi üken banu, ama, zü bezala > > Enunduzün ezkünduren Atharratzeko Salala. > > ******************************************* > > Agur Xiberua > > > (Etxahun Iruri, 1946) > > > Sor leküa ützirik gazte nintzalarik, > > Parisen sartü nintzan kurajez beterik. > > Plazerez gose eta bürüan hartürik > > Behar nüala alagera bizi. > > Bostetan geroztik nigar egiten dit > > Xiberua zuri. > > > Agur Xiberua > > bazter güzietako xokorik ejerrena! > > Agur sor leküa, > > zuri ditit ene ametsik goxuenak. > > Bihotzaren erditik > > bostetan elki deitadazüt hasperena. > > Zü ütziz geroztik > > bizi niz trixterik, abandonatürik, > > Ez beita herririk > > Paris ez besterik, zü bezalakorik. > > > Palazio ejerretan gira alojatzen > > eta segür goratik aide freska hartzen > > gain behera soginik beitzait üdüritzen > > Orri püntan nizala agitzen. > > Ben'ez dira heben bazterrak berdatzen > > xoriak kantatzen! > > > Agur Xiberua... > > > Ametsa lagünt nezak ni Atharratzera > > ene azken egünen han igaraitera > > Orriko xoriaren kantüz behatzera > > parka ditzan nik egin nigarrak. > > Hots! Xiberotarrak > > aitzinian gora, üskaldün bandera. > > > Agur Xiberua... > > ******************************************* > > Ama > > > (Etxahun Iruri 1946; azken gerlako presonerak arrajin züelarik, hareen > ohoretan) > > > Ai zer plazera bost urten bürüan sor leküalat ützültzia; > > ene herria, etsitü nüan, zure berriz ikustia. > > Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükean hiltzia > > ez bazüntüdan hain maite üken, oi ama Eüskal Herria. > > > Hanitxen gisa partitü nintzan etsaian güdükatzera > > gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera. > > Ez beinakian, orain ordüan, zer zen amaren beharra; > > hari pents'eta biga bostetan, aiher zitazün nigarra. > > > Erresiñola kantari eijer libertatean denean > > bena trixtüran higatzez doa kaiola baten barnean. > > Gü ere, ama, hala güntüzun, tirano haien artean: > > zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handienean. > > > Orriko txoria da den bezala fidel Orri bortüari > > eüskaldün güziak gütüzü, ama, zure zerbütxari. > > Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri. > > Ikusten gütützü otoitzetan zure arbola saintüari. > > > Sortü berriak, bere küñatik, lehen elea dü "ama". > > Bere ilüsione ederrean, ez dezazüla abandona. > > Zur'amodioaz parka itzaozü bizitze hontako penak > > begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure ama. > > > Larala la la... azken hitza zure ama. > > > ******************************************* > > Amsterdam > > (Jacques Brel / Xabier Lete) > > > Sol m reM7 > > mibM re m > > mibM reM7 sol m > > > Amsterdamgo portuan mariñelak kantuz > > samiñak libratuz kaleetan zehar > > Amsterdamgo portuan mariñelak lotan > > trapu zaharren gisan kanal bazterretan. > > Amsterdamgo portuan mariñelak hiltzen > > zerbezaz eta penaz beterik barrenak, > > baina Amsterdamgo portuan mariñelak esna > > itsaso urrunen ameste beroan. > > > Amsterdamgo portuan mariñelen janak > > mantel zurietan arrai ederrenak, > > haginak xurgatuz, fortunak gastatuz > > ilargira begira puruak erreaz. > > Bakailao usainez bazter denak beteak > > eskuekin irentsiz zati koipetsuak > > jeikitzen dira farrez eta hitzen zarataz > > bragetak hertsirik, guztiz mozkortuak. > > > Amsterdamgo portuan mariñelak dantzan > > sabelak igurtziz puten sabeletan, > > salto ta jiraka, gapoak boteaz, > > akordeoi zaharren musika hautsian. > > Lepoak okertuz algara eroan > > soinua azkenik isiltzen den arte, > > orduan zuhurki, begirada fierraz, > > birao eginaz zerura begira. > > > Amsterdango portuan mariñel hordiak > > arnasgabe edaten zerbeza gorriak, > > puten osasunez topadak eginik > > Hamburgo, Amsterdam, portu guzietan. > > Edaten dutelarik beren damen ondran > > urretan ordainduz larrua jotzean, > > gero mukiak kenduz izarrei begira > > “ils pissent comme je pleure > > Sur les femmes infideles”. > > > Amsterdango portuan, Amsterdango portuan... > > ******************************************* > > Dolores se llamaba Lola > > > (Los Suaves) > > > > Fuiste la niña de azul > > en el colegio de monjas > > calcetines y coletas > > y estabas loca por Paco. > > Exámenes y veranos, > > vacaciones... y de Paco, > > ni el recuerdo de su sombra > > ni el olor de su tabaco. > > > Eres la chica de Andrés > > y has sido la de tantos, > > eres la niña moderna > > que nunca has roto un plato. > > Lola, nena de papá > > no trabaja, pasa el rato. > > Bares, "Pubs" y discotecas > > y así vuelan los años. > > > Las vueltas que da la vida > > el destino se burla de tí. > > Dónde vas bala perdida, > > dónde vas triste de tí. > > Dónde vas triste de tí. > > > Se fueron los buenos tiempos > > la juventud ya se escapó. > > Papá ha muerto arruinado > > el dinero se esfumó. > > ¡Pobre! Se encuentra en la calle, > > nunca nada supo hacer. > > Ahora quema su vida > > en "barra americana" de 7 a 3. > > > Dolores se llamaba Lola. > > "Hace la calle" hasta las 6, > > pues sin dinero en esta tierra > > ¡ay, Dolores!, al burdel. > > Fuiste la niña de azul > > ahora eres la vieja verde. > > ¡Como se porta la vida... > > cuando vales lo que tienes! > > > Las vueltas que da la vida > > el destino se burla de tí. > > Dónde vas bala perdida, > > dónde vas triste de tí. > > Dónde vas triste de tí. > > ******************************************* > > Joseba Elosegiri > > (Etxamendi eta Larralde) > > > Lotuz aire zaharrari > > dugun kanta pertsu berri > > Joseba Elosegiri > > gizon miresgarriari > > > Ene haur eta ahaide > > baita euskaldun haurride > > zonbait zaituztedan maite > > nehoiz nehork ez dakike > > > Adios mendi ederrak > > oihan ta itsas bazterrak > > adios Donostiarrak > > jauntziren ditut su-garrak > > > Arras triste da bizia > > askatasunik gabia > > herriarentzat hiltzia > > nuen nik neure lehia > > > Donostiko mediküak > > erien sendaltzailiak > > utz otoi ene zauriak > > dagoden oroitgarriak > > > Ni hiltzen baniz huntarik > > ez otoi egin nigarrik > > ez baitut nigar beharrik > > ez badut jarraikilerik > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
