Oier, oso ona irailaren 19ko erantzuna: kikildu barik eta lasai, baina txotxolo horien mehatxu eta eraso nazkagarriak ekar ditzaketen ondorio juridiko-penalak garbi adierazita. Horrelako sesioak bizigarriak eta umorez hartzekoak izaten dira batzuetan baina beste batzuetan txarto pasatzen da, batez ere familia jopuntuan badago. Besarkada bat eta animo!
Hau idatzi du Iñaki Amuategi Basauri ([email protected]) erabiltzaileak (2019 ira. 20, or. (10:24)): > Gertatutakoaren larritasuna alde batera lagata, kontu zatar honek > hausnarketatxua egitteko bidia emoten dau. Hizkuntz erabilera aldetik > bitxia da gertatutakoa; ustez, baserritarrak hildako txakurraren jabiari > euskara hutsez idatzitako albiste baten berri heldu jako. Zailtasunekin, > eta seguruena, beste norbaiten laguntzakin, testua ulertzeko gai izan da > eta ondoren, amorruz, era zakar eta itsusian españolez eman dau erantzuna > eta hortik aurrerako berbaldia gaztelania hutsez izan da. Baina > elkarrizketan jatorria, hala kontsideretau baleike, euskarazko testuan > dauka oinarria, eta alde horretatik behintzat interesgarrixa eta pozgarrixa > be pentsau jata. Askotan pentsatu izan dotelako (konplejua izango ete?) > horrelako foroetan eta euskaraz idatzitakuak "ahobizion" klub murriztuan > geratzen zirala, baina gaia eta edukiaren arabera argi dago muga hori > gaindittu egin leikela. > > Eta mamiñari helduta, Oier, egin dozun kontaketa (berridazketa behintzat) > alde bateko bertsioa izan arren, tonu neutroan jaok idatzita ez jok inor > iraintzen eta ez dok balorazioetan sartzen. Gertautakuaren errelato bat > egiten dok, eta alde horretatik lasai egon zeinkela uste juat. Elementuok > ez jittuaraz ezagutzen, baina idatzitakua hor jaok eta euren asmua nahiko > garbi ikusten dok, ez juek euren bertsiñua emoten eta heu akojonatze > aldera, *tonu agresibo* hori erabiltzen juek, alde horretatik be lasai > egon zeinkela pentsatzen jatak, *txakur zaunkarixa..*. > > Dana dala, animo Oier! > > Txisto > > Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) > erabiltzaileak (2019 ira. 19, og. (16:56)): > >> Aupa, blogian sesiño itzala dakat rottweiler-jabe-ohi batekin, Barinaga >> aldian ardi batzuk hil zittuala-eta, basarrittarrak txakurrari tirua >> bota zetsala... Martxa honetan, Eibar.orgeko erantzun errekorra hautsi >> bihar dogula uste dot ;-) Kuriosidadia badakazue, hamen irakorri zeinkie: >> >> https://eibar.org/blogak/orakulua/txakur-kontuak >> >> Ez dakitt zelan amaittuko dan hau. Egunen baten blastiau eta ospittalera >> bialtzen banabe, gorde nazazue zuen bihotzetan. Egun handira arte! >> >> O. >> >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
