Zerrenda honetan atera izan dugu nola Iturburu baina lehenxeago baserri bat zegoen, Casa de la Reina esaten zitzaiona Eibarren. Dirudienez, kaletartuko baserritar batek errainaren etxea esaten zion, eta kalean erraina (nuera)-ren ordez, erregina ulertu eta horrela zeukan Casa de la Reina izengoitia etxe harek.
Bada, oraintxe ikusi dut Euskadi Literatura sari ematearen erreportajea ETB2an. Publikoko emakume bat atera da esanez oso pozik zegoela, "bere erraina" zelako sarituetako bat. Bada, ETB2-ko azpititulatzaileak horrela ekarri du: "porque mi Reina es una de las premiadas" (sic). Zuzen-zuzenean frogatu ahal izan dugu beraz Casa de la Reinaren jatorrizko istripuaren bigarren bertsioa! Gari
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
