Gabon, lagunok Aste honetako eta kitton Arrate Ibargutxiren gaiñeko artikulua dakar. https://etakitto.eus/berriak/gizartea/arrate-ibargutxiri-aitortza-egiteko-ordua-heldu-da.html Betittik ezagutu arren, ez nekixan alde sortzaille hori zekanik. Kantuak be ez nittuan ezagutzen. Izan leike Imanol (gizona) ezaguna eta ekintzaillia izanda, bera atzian ezkutatuta geratzia? Berana hain inportantia ez zalakuan? Kantuena baiño gehixago harrittu nau idatzi eta argitaratu izan dablea, baitta premixo batzuk irabazi be! Halakorik! Aitortza egitteko orduan aillegau dala esaten dau artikuluak, baiña ez dau esaten ezer egingo dan. Zelakua izango da aitortzia? Ezingo litzakez ipoiñok berragitaratu? Edo behintzat on-line jarri? Sorpresa politta hartu dot. Ia ezkutuan dagozen hórrek danok argittara etaratzen dittugun! leire, begiak talo eginda
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
