Kaixo,

Luistxo, munduaren dominazioarekin jarraituz, Izaro Apraiz Artemanen hasiko
da Komunikazio Arduradun gisa.

Kuriosoa da, Lorea Arakistain, Izaro eta hirurok Eibartik kanpo esparru
honetan.
Eibarren bertan gauzak aldatzeko gauzarik ez balego bezala. ;)

Eibarri dagokionez, askotan pentsau izan dogu eibarren kultura esparruan
zeozer ein bihar dala. Gu hasi ginan Arragueta Fest eta holako jaixekin
aspaldi.

Ia Ipuruako proiektu berrixakin kulturgune bat sortu geinken Eibarren eta
euskal kultura zein ekintza alternatiboak ekarri. Astra baten antzeko
zeozer ederra litzateke.

Bestetik, urkizun be biharra badakagu. Geroz eta tristeagoa dago gure
auzoa. Dana ipurua eta Otaolara eruan dabe. Horrez gain, Urkizu eskolak
bizi daben segregaziƱua. Gure etxe aurrian dago eta uf. Lorea Arakistain,
Ane Aranberri eta hirurok zerbait eitteko asmuakin gabiz auzoa
biziberritzeko. Ipuruako estilokoa. Josu eta Gorka, zuekin batzeko prest.

Esperantzia dakat gauzak aldatu ahal ditxugula gaztiok. Animo!
Gero arte!

Ane
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to