Girua...oso eskasa eta hondamendixan grabedadiaz ondiokan jabetu ez
garanan sentipena (haserria, amorrua, tristuria eta aurrera egitteko
biharbada egokixenak ez diran sentipen "biolento" eta sutsuak itzaltzeko
lanetan).
Inguruan eta gertu, antzerako sintomak dittuen pertsonak: eztarrixa eta
arnas aparatua arraro sentitzen dabenak, buruko minak, mariuak,
gorrittutako begixak, eztul lehorrak...sujestiñua ete? Edo badago
benetako oiñarrixa eta errelaziñua toxikuen ikaragarrizko gehitziakin?
Erantzunkizunak erantzunkizun, larrialdi honen aurrian gizakixon eta
gainontzeko izaki bizidunon arriskua kudeatzeari era independientian
ekittia oso ondo legokela uste dot. Independente izaera hori, sistema
politiko honen parte diranetatik loturarik eza bezela ulertuta. Hau da,
instituziño publiko eta alderdi politikuekiko independentzixa.
Zoritxarrez, ez dira fidagarrixak egunetik egunera erakusten daben
moduan, eta gitxiago hauteskunde batzuen aurretik.
Kudeaketa hau gauzatzeko boteprontuan pentsauta, biharko lirakezenak
teknikari ezberdinen laguntzak bilatuz eta batuz:
- Arrisku maila ezagutzeko:
* airiaren kalitate neurketak.
* uraren kalitate neurketak: edateko ura, Aixola, Ego, Deba...
* osasun kontrolak: gizaki, abere, animali eta landaretan.
- Neurri zuzentzailien bilaketa eta gauzatzia:
* Emaitzen araberako neurrixak: aldentziak, aire eta ur garbixak
izateko sistemak bilatzia (esaterako, etxietan airia garbitzeko
sistemak bihar diran edo ez, eta biharrezkuak izan ezkero,
herritarrontzat eskuragarrittasuna erreztia).
* Gorputzeko toxemia gitxitzeko gomendio eta metodo ezberdinei buruzko
informaziñua zabaltzia eta soluziñuak erreztia.
- Egixa hortxe dago, musturren aurrian eta ezagutzia nahi dogu. Benetako
arriskua zein dan, hor zer materixal daguan zehazki ezagutzia bihar dogu
(ezin da onartu kamioien sarrera partiak luiziak eruan dittuanan
konturik). Maskarillia erabili bihar dan jakin (eta beronen kalitate
maila bermatua, filtro kimikuak eta abar), edo alde egin behar dogun,
edo egualdixan araberako neurrixak hartu behar diran...edo presara
pasiatzera edo korrika egitera lasai joan geinken (jajaja...). Manifa
egunian Eibar eta Ermua arteko bide zati horretan gatxa zan
arnastia...Eizagan bertan baino okerrago.
- Beste fronte bat, teknikuagua biharbada, nola azkartu eta kudeatu
arazuaren behinbetiko konponketa. Zenbat denborarako lanak izango diran
eta zelako emaitzakin, bixen bittartian hartu biharreko babes neurrixekin.
Hiritarrok sortutako ekimenik ezian, klase politikuan siñesgarrittasuna
guztiz galduta dago.
A. Arregi
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]